detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer dakigu palma-olioaz?

Palma-olioa egunero kontsumitzen ditugun produktu ugaritan dago, eta zaila da horren kontsumoa ekiditea. Baina, sortzen dituen kalteak kontuan hartuta merezi du arreta pixka bat jartzea.

Izaro Lasa nutrizionistak azaldu ditu olio mota honek osasunari zer nolako kalteak eragiten dizkion.

Karibeko lurraldeetan, palmondoaren fruituekin egiten da palma olioa, eta, ondorioz, tropikoko herrialdeetan oso larria da palmondo-sailen ugaritzeak utzi duen ondorio ekologikoa.

Saio osoa hemen entzun dezakezu.
,
 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MANU. – Palma-olioa. Azken aste honetan olio honen inguruko kezka zabaldu egin dela esan genezake, Igotz.
IGOTZ – Palma-olioa, oraindik arreta jarri ez duzuenontzat, jakin produktu ugaritan dagoela: bolleria [opilak], gailetak, produktu aurrez kozinatuak [prestatuak], kakao-kremak, eta baita belar-dendetan eros genitzakeen hainbat produktutan ere.
MANU – Beno, gaia aztertu duzu. Bai. Egin ezazue ariketa ere. Joan zaitezte dendara eta hartu produktuak eta ikusiko duzue ia denetan dagoela palma-olioa. Nutrizioaren ikuspegitik aztertu duzu gaia, Igotz.
IGOTZ.- Izaro Lasa nutrizionista eta terapeuta onistikoari deitu diogu eta askoren harridurarako, agian, esan diguna da palma-olioa naturalean ez dela txarra, alegia, palmondoa hartu eta bere fruitua txikituta ateratzen den olio hori, badituela gauza onak. Kontua dela olio merkea izanik industria handien helburu nagusia dela gaur egun, eta fintze prozesuak bere izaera aldatzen du.
IZARO.- Ba, palma-olioak ditu bere onurak: ze bitamina E dauka, bitamina D, bitamina A, bai bistarentzat, baino gertatzen dena da industria beti joango da tiratzera merkeenera, palma ba olio merkea da. Eta orduan, gero, osasunarentzat arazoa egiten duena da [sortzen du] bere errefinazio [birfintze] prozesu horrek. Azkenean kentzen ditu, bai bere propietate guztiak, bere nutriente guztiak, ba geratzen dena da gehiena grasa [koipe] saturatuak ez? Margarina, nik adibidez beti gomendatuko dut margarina ez erabiltzea, bai aceite [olio] hidrogenatuak edukitzen dituztelako, eta baita palma-olio errefinatuarekin [birfindutakoarekin] egiten direlako, ez? Eta gero ba, patata frijituak, pitzak, gailetak …
IGOTZ.- Izaro Lasak honaino iritsita, aholkua.
IZARO.- Hartzeko ohitura irakurtzeko etiketak. Ze, azkenean denok dakigu ba, “aceites trans” ez , hidrogenoa eta ze, ba txarrak direla osasunarentzat ez? Zure osasunarentzat.
IGOTZ.- Beti begiratu osagaien zerrenda eta har dezagun horrela gure osasunaren ardura, pittin bat behintzat. Palma-olioa, Manu, ekidin beharrekoa, osasunaren ikuspuntutik eta oro har olio industrialek duten kaltea da aintzat hartu beharrekoa Izaro Lasak esan digunez. Dena den, Manu palma-olioak badu beste kalte nabarmen bat ere aipatzea merezi duena.
MANU.- Hori da. Gure buruari egiten diogun osasun-kalteaz aparte kalte ekologikoa ere badauka ezta?
IGOTZ.- Halaxe da. Karibeko lurraldeetan palmondoaren fruituekin egiten da palma-olioa eta ondorioz, Tropikoko herrialdeetan oso larria da palmondo plantazioen [sailen] ugaritzeak utzi duen ondorio ekologikoa. Esan dugu oliorik merkeena da, barazki-oliorik merkeena da gaur egun eta ondorioz, ikaragarri ugaritu da. Brasilen, Kongon, Sumatran, Indonesian, .. .basoak soiltzen ari dira palmondoak aldatzeko. Eta horrek, batetik, desertizazioa dakar: baso tropikalen galera eta floran ez ezik faunan ere eragina du.

Malasian eta Indonesian esaterako azken hamarkadetan orangutanen lurren % 80 desagertu da, haiek baso tropikalak behar dituztelako, eta baso tropikal horien galerak bertako indigenen habitata ere desagerrarazi dute eta Gobernuz Kanpoko erakundeen arabera ihes egitera behartzen dituzte enpresek indigena horiek. Gure jateko ohiturek noraino eragin dezaketen. Eta zuk esan duzun ariketa hori e, ahalegina eginda gaude gu eta esan dezakegu oso zaila dela, esaterako supermerkatuan, palma-oliorik gabeko gaileta bat aurkitzen.
 

detalle2

Dokuteka

B2 B1
2017-09-22

x61pRelaContWAR

16175646
03:26

x61pViewCountWAR

6576

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR