detalle dokuteka-generico-fitxa

Euliak uxatzeko metodo harrigarriak

Bizkaiko pare bat saltokitan paper batean idatzitako 58 zenbaki handi bat eskegi dute dendetako paretetan. Euliak uxatzeko balio omen du metodo honek.

Joseba Urrutikoetxea Arrigorriagako El caserio jatetxeko arduradunak Faktoria saioan kontatu du denetarik probatu ondoren, trikimailu honek funtzionatu egin diela. Esaten da 58 zenbakiak efektu optiko berezi bat sortzen duela eulien begietan, eta armiarma-sare erraldoi bat ikusten omen dute. Benetan harritzekoa ezta?

Elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezu.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MANU.- Inork ez ditu inguruan nahi euliak eta horregatik makina bat trikimailu erabiltzen du jendeak. Zein da zure trikimailua? Baratxuriak erabiltzen dituzu? Urez edo vodkaz betetako poltsak erabiltzen dituzu? Benetan harrigarria egin zaiguna da segidan kontatu behar dizueguna, Basauri eta Arrigorriaga aldean ikusi duguna. Gorka Otaegi, egun on.
GORKA.- Egun on.
MANU.- Zein da eulien kontrako azken miraria?
GORKA.- 58 zenbakia, Manu.
MANU.- Nola?
GORKA.- 58a.
MANU.- Zenbaki bat?
GORKA:- Bai, zenbaki bat. Begira: Paper bat hartu …
MANU.-. Bai.
GORKA.- 58 zenbakia idatzi … 5 eta 8, zifra handiz … Eta leku ikusgarri batean jarri.
MANU.- 58 zenbakiaren botereaz baliatzen ari dira esate baterako, Arrigorriagako “El Caserio” jatetxean. Bertako arduraduna Joseba Urrutikoetxea. Egun on, Joseba.
JOSEBA.- Kaixo, egun on!
MANU.- Zuek 58 zenbakia jarri duzue paper batean eta zintzilikatu duzue jatetxean eta ospa egin dute euliek?
JOSEBA.- Ba guk orain dela urte pare bat edo entzun gendun (genuen) hori, eta probatu egin genuen eta ez dakit horren, horren poderioz izango dan (den) ala ez, baina egia da, bai, euli gitxiago dagozela (gutxiago daudela).
GORKA/MANU. Bai, e?
GORKA.- Non duzue jarrita papera?
JOSBEBA.- Ba jatetxe osoan, bai sutean, barran, komedorean …
GORKA.- Beraz, paperez josia duzue jatetxea.
JOSEBA.- Bai. Bai. Bai.
GORKA.- 58 zenbakiz betea.
MANU.- Honek ze azalpen dauka? Badago hiri-kondaira bat esaten duena 5 eta 8 zenbakiak elkarrekin jartzean euliei efektu optiko bat eragiten zaiela, euliek armiarma-sare erraldoi bat ikusten dutela?
JOSEBA.- Hori entzun genuen guk, eta horregatik hasi ginen probetan (probatzen), eta ez dakit, entzun genuen hau, eta probetako (probatzeko), eta teorian, bai, hori pasetan da (pasatzen da) ez?, zorabiatu edo ez dakit zer egiten zaien …
MANU.- Klaro, beraiek armiarma bat ikusten dute, armiarma-sare erraldoi bat ikusten dute 5 eta 8 horretan.
JOSEBA. - Bai. Hori, ez? Eta beldurrez, ez dakit, ez direz (dira) hurbiltzen.
MANU.- Begira. Begira. Beraz, zuei funtzionatu dizue, Gorka, edo, Joseba.
JOSEBA.- Bai. Bai. Niri hasikeran [hasieran] txorrada bat iruditzen zitzaidan …
MANU.- Guri ere bai.
JOSEBA.- Baina ez dakit. Funtzionatzen dau (du).
MANU.- Beno, dena den, esan beharra dago, beno, zuei funtzionatu dizuela baina Gorka, guk, ikerketa zientifiko bat egin dugu, eta hitz egin dugu Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariekin eta zer esan digute …
GORKA.- Beraiek diote 58 zenbaki honen efektu optiko honek ez duela oinarri zientifikorik, e, ez daude, ez daudela beraiek ados, baina …
MANU.- Bale. Ez dauka oinarri zientifikorik, baina Josebari antza funtzionatu dio. Eta Bere jatetxean, ikusi duzue, funtzionatzen duela Joseba.
JOSEBA.- Bai. Bai. Niri hau esan zidanak, hau, ez dauko (ez dauka), ez dot (dut) uste hau izango danik (denik) inongo fundamenturik edo esto, baina beitu (begiratu). Ez dakit.         
GORKA.- Zuen inguruan denda eta taberna askotan ari al da zabaltzen 58 zenbakia?
Joseba Urrutikoetxea. Ba nik uste dot (dut) ezetz, hemen herrian ez dau, ez dot (ez du, ez dut) inon bere (ere) ez ikusi.
GORKA.- Guk denda batean bai, e!
JOSEBA.- A bai?
GORKA. Basauriko denda batean, hortxe, ikusi dugu 58 zenbakia sabaitik zintzilik.
JOSEBA.- Igual patentatu egin beharko dugu edo …
GORKA.- Fruta-denda batean. Patentatu egin beharko duzue.
MANU.- Beno, beraz, 58 zenbakia paper batean jarrita eta 58 jartzen badugu etxeko zenbait tokitan akaso euliak uxatuko ditugu, ze euliek hor ikusten omen dute armiarma-sare erraldoi moduko bat …
GORKA. -Hori da.
MANU.- Eta horrek uxatzen ditu! Ez dauka oinarri zientifikorik, baina, Josebari  funtzionatu dio eta Joseba zuek gustura zaudete.
JOSEBA.-- Bai.
(barreak)
GORKA.- Guri gomendatuko zenigukete estudioko euliak uxatzeko, adibidez, hemen jartzea 58 zenbaki bat?
MANU.- Beti etortzen dira bisitan e?
JOSEBA. - Ba probatu! Ez dakit. Guk holan ein gendun (hola egin genuen). Probatu genuen eta ondo urten zan (irten zen).
MANU.- Ze, gainera, eulien zarata oso itsusi geratzen da jantokian.
GORKA.-  Ba bai. Bai.
MANU.- Joseba Uurrutikoetxea, Arrigorriagako “El Caserio” jatetxekoa, ondo pasa uda, Joseba!
JOSEBA-. Bai. Eskerrik asko.
MANU.- Besarkada handi bat

detalle2

Dokuteka

B1
2017-06-26

x61pRelaContWAR

16174632
03:36

x61pViewCountWAR

1993

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR