Abel Barriola badoa!

19 urtez profesionaletan ibili ondoren, erretiroa hartzea erabaki du.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1.    2001. urtean lau eta erdiko txapelduna,  2002. urtean buruz burukoa eta 2014. urtean binakakoa (Martinez de Irujorekin, 2014. urtean). Zer sentitzen duzu?
Bueno, poz handia da, ez? Eta, azken finean, ze kirolean, gauza guztietan bezalaxe, zure helburuak betetzeak atzetik lan asko dauka, ez? Eta niretzako ongi egindako lanaren ba bueno, nola esango nizuke, emaitza bat, eta ongi egindako lanaren satisfakzio bat, erderaz esaten den bezala, ba horrek asko betetzen zaitu, ez? Alde horretatik, nik hori sentitu nuen. Baina, bueno, egia esatea nahi baduzu, orain ia nire ibilbidea bukatzera doala, aukeratu behar banitu momentu batzuk kirol-ibilbidekoak, jakinda horiek oso politak izan direla, geldituko nintzateke momentu zailetan, ez ni bakarrik, baizik eta nire kideak, eta lesioak tarteko direnean, azkenean eguneroko lan isil bat da, asko egon behar duzuna, bakarrik lan asko egin beharrekoa, eta horietatik ateratzen zarenean, horrek ematen dizun poztasun hori, nik uste ezin dela deskribatu, eta bueno, eta momentu horiekin geldituko nintzateke.

2.    19 urteren ostean erretiratzea erabaki duzu, zaila izan da erabakia hartzea?
Zaila izan da. Zaila izan da zeren azkenen, txikitatik, gehien maite izan duzun gauzetako bat pilota izan da, eta nire kasuan, hala izan da. Beti egin dut hau, eta erraza ez da, arrazoi ezberdinengatik: batetik, asko maite duzun gauza bat utzi behar duzulako, profesional-mailan, beste modu batera ere asko disfrutatu daiteke pilotaz. Eta beste alde batetik ere bai, lanbideagatik ere bai, ez? Azken finean, nik 38 urte ditut, 39 urte egin behar ditut, eta bukatzen denean, zure kezka izaten duzu, ez? Oraindik urte asko daude lan egin behar dituzunak, lan egin nahi dituzunak, eta zertan egin, eta bueno, zerbaitetan hasten bazara ere, zerotik hastea da, ez? Ze azken finean, kontrolatzen, kakotx artean, kontrolatzen dudan bakarra pilota da, ez? Orduan mundu horretatik ateratzeak beldur pixka bat ematen dizu eta beste gauzen artean, horregatik ere ez da erraza erabaki hau hartzea.
Baina beste alde batetik, ongi hartutako erabakia dela ziur nago, arrazoi ezberdinengatik ere bai: azken finean, bizitzan ere bai, bueno, etapak daudelako, eta bueno, banekien hau bukatuko zela, eta, etapak ongi bukatzea ere gauza polita da eta nire ilusioa hori zen. Eta horrexegatik, iruditzen zait erabaki zaila, baina aldi berean, barrutik ateratzen diren erabaki gehienak bezala, zuzena uste dut. 

3.    Pilotan hainbeste urtez jokatu ostean, baduzu bete gabeko ametsik?
Pertsonak badakizu gure egoa daukagula, eta pertsonak beti gehiago nahi du, gehiago nahi du… gehiago nahi dugu, horrela gara, onerako eta txarrerako, ez? Hori hor dago. Galdetuko bazenit 13, 14, 15 urterekin hemen egongo nintzatekeela eta urte asko profesionaletan nire ametsa betez, eta bueno, hor egon naizela goian, txapelak ere irabazi ditudala eta hori baino gehiago, ba bueno, txapelketatan goian ibili naizela urte askoan zehar, ez? Ez nuke ezta pentsatu ere egingo. Ziur nago, momentu hartan dena emango nukeela ba hori betetzeagatik, ez? Eta bete dut. Eta esaten dizudan bezala, orain dela urte asko, ume txiki bat nintzenean, ez nuke inondik inora pentsatuko pilotak horrenbeste emango zidanik.   

B1
2017-03-10
  • Malutafilms
16171844
00:04:32
3729