detalle dokuteka-generico-fitxa

Emakume pilotarien abestia: "Guk, zergatik ez?"

Iratxe Ibarra pilotariak, Bihotz Gorospek eta Mikel Inunziagak Emakume Master Cup, emakumeen esku-pilotako Euskal Herriko lehen txapelketaren abestia sortu dute.

Informazio gehiago, helbide honetan.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Emakume gaztea
pilotan dabil fin,
entrenatu ostean
galdetzen du arin:
“Inoiz jokatuko al dut
profesionalekin?”:
Amak ez daki ondo,
zer esan, zer egin.

(e)ta bere gurasoen
harridurarako,
alabak erantzun du
“nahikoa da, nahiko,
nik pilota maite dut
eta ez dut lagako.
Eskasa izango banintz
kirol honetarako!
Baina ez dadila izan
neska naizelako”.

Ertzetik erdigunera    
gura duguna esatera
abiada hartuta bagatoz
sake on bat  egitera.  
 

Gu ez gara agertzen
kartel handietan,
baina segiko dugu
borroka honetan,
norbait ikusi arte
profesionaletan.

Ertzetik erdigunera
gura duguna esatera,
abiada hartuta bagatoz
sake on bat egitera.

 

Ertzetik erdigunera

abiada hartuta bagatoz

Ertzetik erdigunera

gura duguna esatera,

abiada hartuta bagatoz

sakez tanto egitera.

detalle2

Dokuteka

B1
2017-02-27

x61pRelaContWAR

16171502
03:11

x61pViewCountWAR

6798

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR