detalle dokuteka-generico-fitxa

Masoiak gure artean

1979ko maiatzaren 19an legeztatu zen masoneria estatu espainiarrean. Masoneria iraganeko kontua dela ematen du, baina ez, bizirik dago, eta, gutxi-asko, badira masoiak gure artean.

 Iñaki Zuloaga masoiak irratsaio honetan azaltzen duenez, guk uste baino eragin handiagoa izan dute historian, eta pertsonaia ospetsu asko izan dira masoiak. Gehiago jakin nahi baduzu, entzun audio hau.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA. Masoneria, masoneria iraganeko kontu gisa ikusten dugu behar bada, baina etorkizunean inoiz baino beharrezkoagoa izango omen da? Teknologiak gizakia bakardadera eramango duelako eta masoneriak etengabe gizakia hobetzea duelako helburu. Hori esaten du Iñaki Zuloaga masoiak. Hala ere, masoneria zer den ez dugu gehiegi ezagutzen. Misterio asko sortu izan da bere inguruan eta ezkutuko kontuak ote dauden susmoak ere bai. Laguntzeko hurbildu da guregana Iñaki Zuloaga, masoi eibartarra. Iñaki, egun on, ongi etorri Euskadi Irratira.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Egunon, mila esker. Helburu nagusia masonerian da zure lana, zure barne-lan hori, gero gizartea hobetzeko.
KAZETARIA. Aja!
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Baina…
KAZETARIA. Pertsona hobeak izatea gero gizarte …
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Hori da. Hori da.
KAZETARIA. Hobea lortzeko.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Hori da.
KAZETARIA. Hori da helburu nagusia.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Proposizio nagusia masoneria barruan.
KAZETARIA. Zergatik, zergatik zion hainbeste gorroto masoneriari Frankok? Zergatik gorrotatzen zuen hainbeste?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Masoneriak bigarren errepublikan kristoren indarra eduki zuen. Adibidez, Madrilgo parlamentuan, 1936an, “treinta y seis”-ean Eibarren esaten (den bezala)
KAZETARIA. Bai, altxamenduaren urtean, bai.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. “Treinta y seis”-ean zeuden parlamentarien erdiak masoiak ziren.
KAZETARIA. A bai? Orduko parlamentuan, Madrilen, Korteetan, erdiak masoiak ziren.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Korteetan Bigarren Errepublikan.
KAZETARIA. Beraz …
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Oso indartsuak ziren.
KAZETARIA. Frankoren kasuan bere kontrako jarrera ulertu behar dugu Errepublikako politikari asko masoiak zirelako?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Masoneria beti izan da kontra faxismo eta autoritarismo aurka egon da beti. Klaro, lehen errepublika demokratikoa munduan …
KAZETARIA. Bai.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Estatu Batuak, inspiratuta dago masoneriaren printzipioetan. Washington masoia zen, bigarren presidentea ere John Adams masoia, Benjamin Franklin, eta abar.
KAZETARIA. Ja.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Klaro, eta hortik hasi zen lehen sistema parlamentarioa, eta demokrazia liberala eta progresista modernoa hortik dator.
KAZETARIA. Aja. Gero, zuk diozun bezala, masoiei zor dizkiegu gaur egungo demokraziak, bere failo guztiekin, baina demokraziak, adibidez amerikarrena, ezta?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Hori da, hori da.
KAZETARIA. Orduan, hemendik kanpo askoz ere normalagoa da masoneriaz hitz egitea, eta masoia zarela esatea, eta jendeak problemarik gabe esaten du?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Klaro! Estatu Batuetan, adibidez, ohore handi bat da; Ingalaterran ere bai, eta Frantzian ere bai.
KAZETARIA. Bai, hemen pisu handia dauka. Frankoren …
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Presidente erdiak masoiak izan dira, e? Presidente Eisenhower eta hori , masoiak izan dira, presidente erdiak eta, klaro, hori errotuta dago gizartearekin oso, osea…
KAZETARIA. Eta ondo ikusia.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Ondo ikusia, kristoren jendea…  Ingalaterran, adibidez, Duke de Kent da Gran Maestre de la masoneria eta eta tradizionalki …
KAZETARIA. Oso sartua dago.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Oso sartua dago eta …
KAZETARIA. Eta adibidez, esan duzu, imajinatzen ditut lehen esan dudan bezala, ba, bilera ilun horiek, zuek kaputxak jarrita buruan eta ez dakit nola jantzita. Horrela joaten zarete jantzita, Iñaki?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Hori, hori  … Kaputxak… Ez, ez, mesedez.
KAZETARIA. Tunika bereziekin eta ez?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Bueno, osea… Masonerian, tradizionalki, jendea ondo janzten da.
KAZETARIA. Ja.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Osea, trajeekin eta tal. Guk Altuna …
KAZETARIA. 52.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. 52an pixka bat erlaxatuagoa, igual, goaz.
KAZETARIA. Ez dugu hitz egin emakumeei buruz. Emakumerik ba al da masonerian?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Gure masoneria bai. Dago bi, bi familia nagusiak; alde batetik, erregularrak deitzen diogu, Ingalaterrako logia handiaren inguruan.
KAZETARIA. Bai.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Eta hor ez dago, emakumeak debekaturik daude.
KAZETARIA. Bai.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Eta ez dute nahi. Eta niretzat anakronismo …, kristoren anakronismoa da, eta espero dut etorkizunean aldatuko dutela erabaki hori. Eta gure logian, adibidez, badaude emakumeak.
KAZETARIA. Beraz, emakume bat bakarrik joan liteke?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Bai, eta kristoren lana egiten dute.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Ademas, jope, niretzat hori da gauza naturala, nik ezin dut pentsatu hori…
KAZETARIA. Soilik gizonezkoen elkarte bat, ez?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Ezin dut pentsatu hori, osea, eske humanitateko ehuneko 50 kanpoan utzi eta fraternitateari buruz  hitz egitea ….
KAZETARIA. Klaro, kontraesan ikaragarria litzateke.
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Bai, hori da kristoren kontradikzioa.
KAZETARIA. Ez, deigarri egiten zait, ze, adibidez, ez dauka zer ikusirik zuekin baina Opus, adibidez, ezta? Opus esaten da beti toki guztietan dagoela eta badira Opuseko kide euskaldunak ere. Badakit ez daukala zerikusirik, baina harrigarri egiten zait nahiz eta masoneria beti euskara mundutik nahiko urruti egon den, ez egotea euskaldunen bat, euskal idazleren bat, norbait masonerian sartuta. Ez da inor hola egon ezaguna?
IÑAKI ZULOAGA MASOIA. Ez, masoneria Euskadin oraindik pixka bat ahula da. Pixkanaka-pixkanaka aurrera doa eta indartzen dago, e? Baina oraindik logia txikiak dira oraindik. Gu gara 22.  Momentu honetan, nik uste dut, Euskadin daude 10 logia, gutxi gorabehera. Gutxi dira, gutxi dira.
 

detalle2

Dokuteka

B1
2014-03-28

x61pRelaContWAR

16164207
00:05:23

x61pViewCountWAR

4621

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR