detalle dokuteka-generico-fitxa

Tolito magoa

Audio honetan garai batean oso ospetsua izan zen Tolito magoaren bizitzaren berri eman digute. Bere benetako izena Juan Jose Gorostegi zen. Mago bakarrenetakoa izango da abesti bat eskaini diotena (Sabinak eskaini zion). Jaiotzez bilbotarra, Europan barrena ibili zen eta egoera askotan egokitu zitzaion lan egitea: beste mago baten laguntzaile, zirkoan, tabernetan...

Hiztegi lagungarria:

AIPATZEN. Aitatzen, aipua egiten, norbaiten izena esaten.
Sabina abeslariak Tolito magoa aipatzen du abesti batean: Interneten dago.
ARRAUTZAREN AGERPENA. Arrautza agertzea, azaltzea.
Arrautzaren agerpena izeneko trukuan maiz desagertzen da arrautza.
BENETAKO. Egiazkoa.
Tolitoren maisuak ez zuen benetako arrautzarik erabiltzen magia-trukurako.
BIRAKA. Harantz eta honantz. 
Zirkuak herrialdez herrialde dabiltza biraka.
GEHIENBAT MADRILEN. Batez ere Madrilen.
Mago hau gehienbat Madrilen, hango tabernetan egin zuen lan.
HORI BAKARRIK BAINO EZ ZEUKALAKO. Hori besterik ez zuelako.
Zirkua kenduta, ezer gabe geratu zen, hori baino ez zeukalako.
IKUSIAREN IKUSIZ. Maiz ikusita, ikustearen poderioz.
Ikusiaren ikusiz ez, eginaren eginez ikasten da magia.
ITZULTZERAKOAN. Itzultzeko orduan.
Espainiara itzultzerakoan zirkua kendu zioten Tolitori: lan egiteko gogoa, ez.
PLAZARIK PLAZA. Plazaz plaza.
Artista batzuek ez dute plazarik plaza ibili nahi, aretoz areto baizik.
TRIKIMAILU. Amarrua.
Magoek trikimailua ondo ikasi arte, ez dute jendaurrean egiten.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Juan Jose Gorostegi.
KOLABORATZAILEA. Horixe.
ESATARIA. Jaio zen 1920. urtean. Pasa den mendean… 
KOLABORATZAILEA. Horixe da.
ESATARIA. Eta hil zen 96. urtean.
KOLABORATZAILEA. Bai. 96. urtean. Gauza da Tolitok Bilbon jaio bai, baina ez zuen izan, hemen ez zuen egin magia handiegirik. Bere historia oso berezia izan zen. Bera 10 urterekin radio Bilbaok lehen antolatzen zituen holako talentu-lehiaketak, ba gaur egun Tienes Talento eta Operación Triunfo eta holakoak…
ESATARIA. Bai.
KOLABORATZAILEA. Ba lehen egiten ziren herri mailan edo hiri mailan. Ba eszenatokietan, ba kalean magia eginez edo abesten edo beno, talentu-lehiaketa bat zen…
ESATARIA. Bai.
KOLABORATZAILEA. Eta berak 10 urterekin baino ez, irabazi egin eban (zuen) talentu-lehiaketa hori.
ESATARIA. Hara!
KOLABORATZAILEA. Beraz, gizon honen aita Gazeta Bilbaoko zuzendaria zen, ez zion grazia handirik egin semea espektakulu munduan sartu izana. Orduan semeak ahal izan zuenean etxetik alde egin eban (zuen), eta zein izen zen bere lana, ba Carleopodol II.a izan zen bere garaiko mago bat, Espainia osotik eta Europatik biraka ibili zena, magia eginez, antzokietan eta horrela. Orduan bere laguntzaile bilakatu zen. Berarekin joan zen jiran, eta beno, gauzak prestatzen zizkion. Ba ez dakit: teloia kendu, fokuak jarri, hau da, laguntzaile lana egiten zuen, ez mago lanak, baina bai laguntzaile lanak. Eta garia horretan, asko-asko ikasi eban (zuen): magia asko ikasi eban (zuen). Klaro, egunero ikusten zituelako truku berak. Orduan ikusiaren ikusiz ikasiz joan zen. Esaten da Carleopodol honek inoiz ez ziola trikimailu bat ere erakutsi. Oso jende zorrotza omen zen. Oso anekdota polita badago. Carleopodol honek egiten eban (zuen) joku bat, trikimailu bat gaur egun ere egiten dena.
ESATARIA. Um.
KOLABORATZAILEA. Trikimailu hori zen arrautzaren agerpena…
ESATARIA. Arrautzaren agerpena.
KOLABORATZAILEA. Oiloarena, e, Manu, ez pentsa gaizki.
ESATARIA. (barreak)
KOLABORATZAILEA.  Berak bazeukan poltsatxo bat, oihalezko poltsa beltz bat, eta erakusten eban (zuen) barruan ez zegoela ezer, eta espektadoreak be sartzen eban (zuen) eskua eta ez zegoen ezebez (ezer ere ez). Holako jestu magiko bat egin eta barruan arrautza bat agertzen eban (zuen). Arrautza erakusten eban (zuen), arrautza desagertarazi eta agertarazi egiten eban (zuen) hainbat aldiz.
ESATARIA. Um.
KOLABORATZAILEA. Poltsa barruan ikusten zen ez zegoela ezebez (ezer ere ez) eta toma, arrautza agertu!
ESATARIA. Um.
KOLABORATZAILEA. Arrautza sartu poltsan eta ez zegoen. Eta holako errutina bat egiten eban (zuen) horrekin.
ESATARIA. Um.
KOLABORATZAILEA. Tolitok hori ikusita ba gauetan poltsa ikusi, zerratu, ez dakit, ikasi eban (zuen) egiten. Eta egunen batean esan zion: “Txo! Carleopodol etorri hona! Eta egin zion. Tolitok berak egin zion berari trikimailua. Eta Carleopodoli horrenbeste gustatu zitzaion bere ikasle horrek egindako trikimailua besarkada bat eman ziola, “ene zer ondo egin duzun, Tolito!” Eta besarkada horretan arrautza apurtu zion. Eta orduan Carleopodolek esan zion: “baina ez esan benetako arrautza bat erabiltzen duzula!” Carleopodolek egurrezko arrautza bat erabiltzen eban (zuen). Eta Tolitok benetako arrautza bat. Orduan ikasleak gainditu eban (zuen) irakaslea. Oso polita izan zen hori, ez?
ESATARIA. Um.
KOLABORATZAILEA. Eta orduan Tolitok, bertatik aurrera joko hori egiten eban (zuen) bakoitzean arrautza apurtu egiten eban (zuen) edalontzi baten kontra, apurtzen eban (zuen) amaieran. Ikusten benetako zela. Eta gaur egun ikusten baduzue mago bat truku hori egiten, gaur egun magoek hori egiterakoan arrautza hartu eta apurtu egiten dabe (dute).
ESATARIA. Um.
KOLABORATZAILEA. Baina dena ez zen izan horren polita. Tolito Errepublikarra zen, eta klaro, garai horretan… beno, bera militante izan zen PSOE eta UGT
ESATARIA. Esan dugu 20. urtean jaio zela eta
KOLABORATZAILEA. Horixe
KOLABORATZAILEA. Eta 96.ean hil. Esan duzu 10 urterekin irabazi zuela Radio Bilbaok antolatutako lehiaketa 
ESATARIA. Horixe da. 
KOLABORATZAILEA. 30.ean.  Eta 17 urterekin joan zen Carleopodolekin.
ESATARIA. Um.
KOLABORATZAILEA. Bera, ba hori juxtu gerra-garaian izan zen, gerra-garai ondoren zirkoak indar handia hartu eban eta.  Jendeak entretenitzeko hori bakarrik baino ez zeukalako. O sea, ez zegoen telebistarik. Jendeak ez zeukan erreal bat gastatzeko. Zinema be (ere) oraindik ez zegoen Espainian… zinema gutxi zeuden. Zirkoa zen. Zirkoa zen gaur eguneko Tele cinco
ESATARIA. (barreak)
KOLABORATZAILEA. Esan dezagun. Jende guztia zirkora joaten zen. Orduan Tolitok Carleopodol utzita bere zirko propioa sortu eban (zuen), Rosini zirkoa deitzen zen. Baina klaro, militante zen, PSOErena eta UGTrena , klandistinitatean, klaro. Ez zegoelako baimenduta, hori. Eta Europatik ibili zen jiran. Eta Errumanian egon zen. Errumanian ere, herrialde komunista ze; orduan Espainiara itzultzerakoan Erregimenak esan zion: “edo sartzen zara zirkurik gabe, edo ez zara sartzen”. Orduan zirkua kendu egin zioten. Klaro, Tolito geratu zen Espainian ezer gabe; bere, bera lana zirkua zen, bere zirkua. Gainera zirkuan egiten eban (zuen) lan bere emazteak, eta bere bi alabek. Lauren artean egiten zuten espektakulu guztia: sarrerak saldu, elefantea gidatu, magia… bere bi alabek egiten zituzten, nola da?: trapezioan ibili.
ESATARIA 1. Aja!
KOLABORATZAILEA. Eta hori. Oso zirku familiarra zen, baina beno, Europatik ibili zen, herriz herri. Ez zen zirku handi bat, baina beno, jateko adina ematen zien. Eta hori, Espainiara sartu zenean ba zirkua kendu zioten, eta orduan hasi zen beste zirku batzuetan lan egiten, ba Circo Americano…  Bilbotik ere pasa izan zen… Circo Americano… Atlas zirkuan hasi zen lanean. Baina zirkuek ere gainbehera izan zuten…
ESATARIA 1. Hara! 
KOLABORATZAILEA. Orduan non hasi zen lan egiten Tolito? Ba tabernetan. Tabernetan eta plazarik plaza, herrietan. Eta horregatik ezagutzen da Tolito benetan, tabernetan eta plazetan magia egiteagatik. Zirkuarena bai, baina benetan maisu izan zen taberna eta plazetan.
ESATARIA 1. Hori aipatzen zuen Sabinak bere kantuan, horixe, ezta?  
KOLABORATZAILEA. Horixe. Sabinak hori aipatzen du. Nola trenez, trenez doan, herriz herri, plazetan eta tabernetan egiten. Eta kontatzen da ere, tabernetan ikusi izan zutenek, nik ez dut Tolito inoiz ikusi, 96an hil zen, esan dugunez. Eta gehienbat Madrilen ibili zen tabernatik tabernara. Baina ikusi izan zuten magoek esan zuten inpresionantea zela nola taberna batetara sartu, eta futbola ikusten zebiltzanen arreta eta musean zebiltzanen arreta deitzen eban (zuen).  

detalle2

Dokuteka

B2
2014-02-20

x61pRelaContWAR

16164044
00:05:28

x61pViewCountWAR

6997

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR