Magoak

Harry Houdini mago hungariarra Budapesten jaio zen 1874ko martxoaren 24an eta Detroiten, AEBetan, hil zen 1926ko urriaren 31n.

Bere biografia mutuarekin batera, Txan magoak magiari buruzko xehetasun batzuen berri emango digu.

 

Ikusgela saioko bideo-pasartea.

 

10. zinta/ 00.04.47


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Musikaz lagundutako irudien testua:

Erich Weiss inoiz ezagutu den magorik handiena izatera heldu zen: Harry Houdini.
Erich Weiss Hungariako rabi baten semea zen.
Bere gaztaroa ilusioaren artea lantzen igaro zuen.
17 urte zituelarik, profesional egitea erabaki zuen.
Houdini izena garai hartako mago frantziar batengandik hartu zuen: Robert Houdini.
1894an Coney Island-en transformazio bat egiten ari zela, Bess Rahmer, bere laguntzaile eta emazte izango zena, ezagutu zuen.
Houdinik erronka bat bota zion bere buruari: ihesa, edonondik ihes egitea.
Herriz herri zebilela, bere lehen agerraldia polizia-etxeetan egiten zuen.
1900eko maiatzean Atlantikoa zeharkatu zuen, Europa bere magiarekin menperatzeko asmoz.
Bere ospea jokoan jartzen zuen ekitaldi bakoitzean.
Ameriketara itzuli ondoren, eta geroz eta gauza ausartagoak lortuta, 1926ko Damu Santu egunean, lotuta hil zen.

Txan magoari elkarrizketa:

Izaro Iraeta.- Esku-burdinak, kateak, kutxak…egia esan, ezerk ez zuen gizon hau geldiarazten. Mago handia, ez?
Txan magoa.- Bai, bai, benetan handia eta errepika ezina. Errepika ezina, bai denbora aldetik, bai… ba, esan bueno ba denborak pasa direla eta baina, bai, bai, tipo aparta zen, aparta zen. Bizi zen berezi-bereziki magiarentzat.
I.I.- Aizu, mago honek gainera espiritista eta medium-en aurka ere borroka handi bat egin zuen, ez? Ze beraiek egiten zituzten trukuak hor azaleratzen eta…
T.M.- Bai, es que…gauza ezberdina da zeure burua magotzat aurkeztea “Ni magoa naiz” egiten ditugu bitxikeriak, badakizu bitxikeria hauek nonbait egongo da trikimailua, baina hor dago erronka, hor dago erronka. Nola, ez? Baina badaude beste…beste, ba bueno, zuk esaten duzuna, magia beltza erabiltzen dutena batzuek eta erabiltzen zutela magiaren teknika, magia txuriaren teknika, gure magiaren teknika besteei engainatzeko, baina engainatzeko hori…
I.I.- Orduan egin dezagun, barkatu Xanti, bereizketa hori: magia zuria eta magia beltza, ez? Magia zuria da zuek egiten duzuena…
T.M.- Ilusionismoa.
I.I.- Iusionismoa deitzen dioguna eta beste izango litzateke magia beltza.
T.M.- Bai.
I.I.- Ez?
T.m.- Nik, behintzat, ez dut sinisten magia beltzan eta gaur egun badago elkarte bat Estatu Batuetan milioi dolar…orain dela urte asko da, e? milioi dolar daukala hor prestatuta ba adibidez telekinesia eta horrelako istorioak…ezagutzen? Bueno, zuk mugitzen dituzu gauzak ukitu gabe? Etor zaitez! Egin ezazu eta kapaz, o sea, benetan benetan hori egia bada, milioia zuretzako. Oraindik hor dago milioia.
I.I.- Inor ez du hori egitea lortu, ez?
T.M.- Inor ez da azaldu, eta azaldu direnak bertan behera gelditu dira.
I.I.- Bai, telekinesia aipatu duzu, izan ere, magia mota ezberdinak egon ere badaude, ez? Banan-bana denak aztertzen ezin hasiko gara hemen, baina badaude hala nolako multzo handi batzuk, ez? Adibidez, gertuko magia, eszenatokiko magia eta ilusio handiak deitzen zaiona edo, ez?
T.M.- Bai, bai, bueno, gertuko magia izango litzateke ba hori, gertu-gertutik egindako magia. Adibidez, edalontzia eta txanpona. Mahai batean kartekin egindako magia. Beste eszenarioko magia litzateke, gutxi gora behera, nik egiten dudana. Magia, ba hori, bostehun edo mila pertsonaren aurrean, ez? Jada soka, papera, kaxa batzuk erabiltzen dituzu eta…eta gero, luxu handia izango litzateke, bueno ba, adibidez, plato santu hau desagertarazi edo zu zeu desagertarazi, ez, jada, kutxa handiak…
I.I.- Hori zaila izango litzateke, ez?
T.M.- Presupuestoaren arabera, maitea. Hori, noski baietz, hori horrela dihoa…
I.I.- Hori ere txanpon kontua da, ez?
T.M.- Ba…bai, baina esan behar da bai ilusio handiak eta bai gertuko magia berdin-berdin…bueno, berdin geratzen zara magiaren kutsuarekin, nahi dut esan harridura, harridura berdin berdin lortu dezakezu mahai baten gainean edo kristoren montajea eginda, ez? Harridura-magia beti hor dago.

 

B1
2000-10-27
16136544
0:06:00
3655