detalle dokuteka-generico-fitxa

Noiz arte gara gazte?

Gazte izateak ba al dauka iraungitze-datarik? Non dago muga? Zenbat urterekin uzten diogu gazte izateari? Ezer egin al dezakegu gaztaro hori luzatzeko?

Galdera horien inguruan jardun dute Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan, gai horretan aditua den Javier Yanguasekin.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA1. Egia da zaila egiten zaigula gaztetasunari iraungitze-data bat jakin bat jartzea. Non dago muga? Zein da gazte izateari uzten diogun adin zehatza?
ESATARIA2. Esate baterako, hola, erreferentzia-datu batzuk hartuta. Gazte-txartela garai batean 27 urtera arte zen, gaur egun 30 era arte eta segun zein gazte txartel 26gaz (26rekin) be (ere) iraungitzen da.
E1. Donostia Sustapenak badauzka beka batzuk, atzerrira joateko, gazteentzat bekak eta hauek 30 urtera arte dira.
E2. Bai. Unibertsitateko Leonardo Bekak ere 30 urteko gazteentzako, 30 urtera arteko gazteentzat dira.
E1. Eta gero, Eusko Jaurlaritzako babes ofizialeko etxe baten zozketan, gazteen zakuan sartu nahi baduzu, 35 urte baino gutxiago izan behar dituzu. 35. Beno, erantzun zehatz baten bila abiatu gara gu, eta Matia Institutuko Zuzendari teknikoari hots egin diogu, Javier Yanguasi. Arratsalde on, Javier.
JAVIER YANGUAS. Arratsalde on.
E1. Galdera zehatza da. Genetikoki badago gazte izateari uzten diogun adinik? Numerorik, zenbakirik?
J. Y. Ez. Ez dago zenbakirik. Ez dago zenbakirik. Guk sekulako garrantzia, ez guk bakarrik, gizarte guztietan sekulako garrantzia eman diogu adinari. Baina adinak berak ez du markatzen. Osea, beste gauza batzuk daude hor inportanteak. Adina bat izan daiteke, eta askotan, osea, zahartu edo bizi dela gauza multidimensional bat, ez? Fisikoki nola zauden, adinaren aldetik nola zauden, psikologikoki nola zauden, kognitiboki nola zauden… Beraz, ez dago muga zehatz bat, ez?
E2. Baina badago azalpen bat dioena zer den zahartzea,  fisikoki esan gura dut?
J. Y. Bai. Bai. Bai. Zahartzea da, beno azkenean, beno, mantxa hori, zientzia, zientzia desberdinek ere badituzte ikuspuntu desberdinak, ez? Biologikoki zahartzea da, beno ba, oxidatzea, ez? Guk hartzen dugu oxigenoa, bizitzeko, arnasa hartzeko, eta oxigeno-hartze horrek, arnasketa honek ditu ondorio batzuk, ez? Hezi egiten gara, baina arnasa hartu edo oxigenoa hartu eta gero oxidatzen gara, zeromenoak gutxitu egiten dira, eta orduan zahartzaroa kontsideratu daiteke biologikoki ba prozesu biokimiko bat, ez? Baina gero badaude prozesu fisikoak biologikoetan oinarrituta eta orduan hor maximo bat, ba depende, segun zein funtzio… Esate baterako, funtzio kognitiboetan, hau da memoria, atentzioa, hizkuntza, holako gauzak, orientabidean eta abar, ba begira, maximo bat lortzen da behar bada, 20 urte baino gutxiago, ez?
E1. A bai e?
J. Y. Esaterako memorian. Bai. Bai. Orduan zahartze-prozesu hori, noiz hasten da? Ba memoriaren aldetik, esate baterako, 18-20 urteko tartean, hori, maximo bat hartu egiten da,  osea, ailegatzen gara maximo batera…
E1. Eta hortik ja maldan behera.
J. Y.   Eta hortik aurrera jaisten gara. Bai, bai.
E2. Hori memoriari dagokionean.
J. Y. Memoriari, atentzioari dagokionean, baina esate baterako, sabiduria neurtuko bagenu, ba hori, maximo bat lortzen da gutxi gora, gutxi gorabehera 65 urte. Sabiduria bada, eskarmentua, gehi ezagutu gauzak, gehi kultura, gehi ez dakit zer; hori neurtuta, eta badaude formula batzuk hori neurtzeko. Maximo bat hartu egiten da, edo ailegatzen da 65 urte dituzunean. Dena den, orokorrean, belozidadearekin, abiadurarekin erlazionatuta, erlazionatuta dauden funtzio kognitiboak, hori, berehala, maximo bat lortu egiten da 20, 25, 18 urteen artean, hortik aurrera jaitsiz. Beraz, zahartzaroaren prozesua ez da hasten 65 urte dituzunean ez, hasten da ba askoz lehenago, ez. Hori da.  Esate baterako, seme bat edukitzeko, emakume batek lortzen du bere maximoa, 16 urte, 14, 15, 16 urte dituenean. Beraz, lehen askoz gutxiago bizi ginen…
E1. Gazte sentitzea bera izan daiteke modua, ez? Igual, gazte luzaroago eusteko?
J. Y. Proiektuak eduki, niretzat oso inportantea da, harremanetan ibili, zure proiektu pertsonal bat gauzatu nahi, e, proiektuak eduki, helburuak eduki… Bai. Bai. Hori da inportanteena. Azkenean asko bizi direnak, holakoak dira, ez? Proiektuak izan dituzte, batzuek zaindu egin dute beren gorputza, beste batzuek ez hainbeste, baina azkenean izan dira pertsona proiektuak jorratzeko gauza izan direnak… Eta oraindik jarraitzen dute beren proiektu, beren bizitzarekin, eta nolabait, aprobetxatzen dute beren denbora. Hori da, nik uste, inportanteena.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2013-12-12

x61pRelaContWAR

16163741
00:04:44

x61pViewCountWAR

9273

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR