Modan dauden izenak

Seaskak, Iparraldeko Ikastolen Federazioak, urtero ateratzen du egutegia, eta bertan santuen izenen ordez, euskal izenak datoz.

Gaur egun Iparraldean zer izen dauden modan ere kontatzen digute audio honetan.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Badira 40 bat urte sortu zutela Seaskako egutegia eta, hain da arrakastatsua, etxe askotan ezin bestekoa dela. Patxi Laskarainen argazkiak iragarriko dituzte 2014ko 12 hilabeteak. Azkenaldian Iparraldeko ikastolek duten ataka zaila ikusita, ekoiztutako 50.000 aleak segituan saltzea espero dute.
Eta izendegiarekin lotuta, azkenaldian modan diren izenen berri ere eman digute. Haizea eta Lili nesketan, Jokin eta Eneko mutikoetan. Andoni Lizeaga.
ANDONI LIZEAGA. Horrenbesteko arrakasta duen egutegi batekin aldaketa gutxi. Berritasunen artean azken urteetan argazkilarien lanak laguntzen dutela: Angela Mejias, Gaizka Airoz, Daniel Velez eta, aurten, Patxi Lazkarairen txanda.
Guraso berri askorentzat erreferentea den izendegiak bere horretan segitzen du. Aurten ere ikastoletako umeen jarraipena egin dute. Neskatxen artean Haizea eta Lili irabazle; eta mutikoetan izen klasikoagoak: Jokin eta Eneko. Barne aldean Idoia eta Mila edo Joanes edo Antton dira nagusi. Ezagutu berri dituzten izen bitxiak: Marrubi, Gerezi, Ilargi, Inai, Nadeira nesken artean; Xenki, Aiu, Andu eta Sua mutikoen artean. 50.000 ale salgai. Gurasoek salmentan horretan saiatu beharko dute beste behin.

B1
2013-11-25
16163569
00:01:20
23195