Opor osteko sindromea

Oporrak amaitu dira eta guztiok lanera edo ikastera itzuli gara. Sindromea bihurtzen ari da gure artean opor/lan dikotomia.

Saio honetan Mikel Aranburu psikologoaren azalpenak entzungo ditugu gai honen inguruan.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologia irakaslea da Mikel Aranburu, eta gurekin… Arratsalde on, Mikel.

Mikel Aranburu. Bai. Arratsalde on.

Esataria. Oporrek (oporrak) bukatu eta lanera edo ikasgelara itzultzea gogorra da jende askorentzat, jende gehienarentzat. Hori da opor osteko sindromea, edo lehendabiziko uneko alferkeria edo ez dakit, ezin egokitu hori baino haruntzago (harantzago) doa?

Mikel Aranburu. Bai. Bueno, egokitze-ahalegin hori denok egin behar dugu, noski. Baina batzuei gehiago kostatzen zaie. Eta horiengatik hitz egiten dugu sindromeaz aritzen garenean.

Esataria. Noiz esan daiteke opor osteko sindromeaz jota dagoela bat, gaixo egotearen pareko da adibidez?

Mikel Aranburu. Ez. Ez.

Esataria. Ez da.

Mikel Aranburu. Gaixotasun bat ez da. Gehiago izango litzateke gogo-aldartearen edo umorearen egoera iragankor bat, pasajero bat izango litzateke gehiago.

Esataria. Bai. Eta noiz esan daiteke bat opor osteko sindromeaz jota dagoela?

Mikel Aranburu. Bueno, hor alde batetik bereizi beharko genituzke sintoma fisikoak eta beste aldetik sintoma psikikoak, ezta?

Esataria. Bai.

Mikel Aranburu. Fisikoen artean normalenak izaten dira nekea, tentsioa, lo egin ezina…

Esataria. Bai.

Mikel Aranburu. Kontrajarrita, logura ere bai. Batzuetan takikardia, giharretako mina, urdaileko arazoak, apetitu galerak, holakoak, ezta, fisiko aldetik.

Esataria. Um.

Mikel Aranburu. Psikiko aldetik, motibazio-gabezia, kontzentrazio-falta, entusiasmoa galtzen da, apatia esango genuke, tristura.

Esataria. Tristura ere bai.

Mikel Aranburu. Batzuetan depresioraino ere esaten dute, baina depresioa izanez gero, ba beste patologia baten aurrean egongo ginateke. Larri mina, kezka, haserrekortasuna ere askotan aipatzen da.

Esataria. Eta noraino hartu behar dugu, normaltzat esango dugu, lanaren edo ikasketen errutinara egokitzeko zailtasun hori eta noraino ikusi behar dugu arazo… Ari nintzen pentsatzen igual sanoa ere badela ez?, nolabaiteko…

Mikel Aranburu. Denbora, denboraren aldetik hartu beharko genuke ba pare bat egunetik pare bat astera irauten baldin badu normala izan liteke. Hortik aurrera ja gerta daiteke sindrome, bueno, horren, horretan egon gaitezkeela, ezta?

Esataria. Pare bat aste baino gehiago irauten badu, orduan kontuz, ez?

Mikel Aranburu. Bai. Bueno…

Esataria. Ez. Ari nintzen pentsatzen sanoa ere izan litekeela nolabaiteko erresistentzia jartzea, ez?, obligazioz betetako errutina batera…

Mikel Aranburu. Bai, baina…

Esataria. …egokitzeari.

Mikel Aranburu. Sanoa ere bada, noski! Eta bueno, egoera berrietara egokitzeak beti lana ematen digu. Baina baita ere, patologikoa den neurrian edo esango genuke erantzuten diola, oporren aurrean gehiegizko euforiaz jokatzen dugu, eta gero lana, lanera itzultzearen aurrean, berriz, gehiegi, gehiegizko tristuraz, ezta?

Esataria. Um. Um.

Mikel Aranburu. Badirudi halako portaera ziklo-kimikoa daukagula hor. Orain euforia, orain depresioa, ezta? Euforia fantasiarekin eta dibertsioarekin, eta hori dena lotzen dugu...

Esataria. Bai.

Mikel Aranburu. Fundituta, nahasita oporrekin. Eta gero, tristura eta derrigortasuna eta eginkizunak eta hori dena lotzen dugu, nahasita baita ere, ba lanarekin, ezta?

Esataria. Orduan, Mikel, ondo ulertzen badizut, hasieratik dator akatsa, ez? Oporrak…

Mikel Aranburu. Bai.

Esataria. Oporretaz (oporrez) gehiegi espero dugunean.

Mikel Aranburu. Hori da.

Esataria. Bai.

Mikel Aranburu. Oporrez igurikapen altuegiak jartzen ditugu, eta gure errealizazio, asebetetze pertsonalarekin, garapen pertsonalarekin oporrak lotzen ditugu, eta dikotomizatuz, egiten dugu lana bereizi horretatik, eta lana, lanetik ez dugu ezer espero.

Esataria. Um. Um.

Mikel Aranburu. Gure asebetetzerako lanak ez du, ez dugu…

Esataria. Kontuan hartzen.

Mikel Aranburu. ??? bide bezala ikusten, ezta?

Esataria. Nortzuk daukate arrisku gehiago opor osteko sindromea nozitzeko?

Mikel Aranburu. Bai. Hor esango genuke e, presio zuzena bizi duten (duen) jendeak gehienbat, ezta? Hau da, ba jendeari begira lan egiten dutenak esango genuke, ze horiek dute presio zuzena. Eta horiek ez baldin badaukate iragazkirik, filtrorik, filtro psikologikorik oso esposatuak (arriskuan) gelditzen dira ba, ez dakit, ba sendagile, kazetari… Jendearen aurrean lan egin behar dute eta presioa zuzena da, ez daukate, babesterik. Eta orduan beraiek ez baldin badaukate filtro psikologiko bat, iragazki psikologiko bat, hau da balio-sistema bat zeinek (zeinak) babestuko dituen horrelako presioaren aurrean, ba hori… Ikasleen aurrean izango lirateke, ba bueno, herabeak, lotsatiak direnak eta abar…

Esataria. Eta ikasketetan arazoak dituztenak akaso, ez?

Mikel Aranburu. Bai. Esperientzia akademiko kaxkarra dutenak…

Esataria. Um.

Mikel Aranburu. Gogoz kontra ikasten dutenak. Ez dakit, adibidez, gaur egun, adibidez, DBHn, derrigorrez 16 urte arte jarraitu behar horrekin. Eta gogoz kontra ari dira eta ikasketetatik ez dute ezer espero. Eta orduan ba…

Esataria. Um. Um.

Mikel Aranburu. Baina bueno, hor esango genuke, zergatietara joaten baldin bagara, kausetara, etiologiara joaten baldin bagara, hor nik hiru behintzat bereiziko nituzke, hiru kausa- edo zergati-maila, ezta?

Esataria. Bai.

Mikel Aranburu. Bat izango litzateke, faktore objektiboak edo deituko, deitu genezakeena, ezta? Hor, ba, eguneroko erritmoa aldatzen da kolpetik. Edo esate baterako, jet lag batean gertatzen den bezala. …

Esataria. Bai. Bai. Bai.

Mikel Aranburu. Bazoaz beste toki batera eta erritmo, ziklo-aldaketa eta hor, kolpeko aldaketa bat…

Esataria. Beranduago jaiki edo goizago…

Mikel Aranburu. Hori faktore objektibo bezala har dezakegu; orduan horren aurrean… Edo lan-zama… Zuk gustuko lana duzu, eta abar, baina lan-zama astunegia, lan estresatzaileegia duzu. Edo ikasle, ikasleen kasuan, ikasketa zailegiak…

Esataria. Um. Um.

Mikel Aranburu. Eskola berria. Hori faktore objektiboen artean igual sartu genezake.

Esataria. Bai.

Mikel Aranburu. Gero subjektiboak daude, eta nik hauei ematen diet batez ere garrantzia, ezta? Hau da: lanak ez zaitu asebetetzen. Edo ikasketek ez zaituzte asebetetzen. Lanari ez diozu zentzurik aurkitzen. Beharbada, igual aukerarik ere ez duzu izan lana aukeratzeko. Edo diruarengatik bakarrik egiten duzu lana, baina… Hori da: asebetetzerik ez duzu, ezta?

Gero, eten bat, lotura bat. Lotura eten egiten dugu, lanaren eta gure helburu eta balioen arteko lotura hori, ezta? Normalean pertsona batek bere lana jomuga batzuen, helburu batzuen, balio batzuekin lotzen du. Ba hemen, e, eten bat egiteko joera daukagu, ezta? Lanetik ez dugu ezer, lehen esaten genuena, ezta?... Gero hori…

Esataria. Orduan arazoa dago pixka bat lana nola bizi dugun?

Mikel Aranburu. Hori da.

Esataria. Ez. Ez horrenbeste oporren amaiera.

Mikel Aranburu. Faktore objektiboak hainbeste, baizik faktore subjektiboak. Nola hautematen, nola perzipitzen (jasotzen) dugun gertatzen dena, ze beti esaten da, ezta? Pertsona batentzat garrantzitsua, kezkatzekoa, arazoa ez da gertatzen zaiona hainbeste, baizik gertatzen zaion hori nola hautematen duen, nola perzibitzen duen…

Esataria. Eta zure aholkua orduan litzateke lana ikustea, sakri, satisfakzio-iturri (poz-iturri) gisa.

Mikel Aranburu. Bai. Bai.

Esataria. Bai. Hori aise esaten da, e!

Mikel Aranburu. Bai. Bai. Erraz esaten da. Bai. Bai. Hor, ba, klaro (noski) faktore objektiboen aurrean nik erantzungo nuke, hau da, zuk faktore objektibo batzuengatik normala baldin bada lanera itzultzean horrelakoak gertatzea, ba hor ba bueno, daukazu planifikazio bat egin beharra, ezta? Lana ongi planifikatu.

Esataria. Bai.

Mikel Aranburu. Gehiegizko zamarik ez. Gehiegizko aspiraziorik (asmorik) ez jarri.

Esataria. Um. Um.

Mikel Aranburu. Ze jende askok gustuko lana dauka, gehiegizko aspirazioak jartzen ditu eta gero lanean erreta bukatzen du, ezta? Hor badago beste sindrome bat, burn, burnout edo esaten dena…

Esataria. Nola da hori?

Mikel Aranburu. Bai. Lanak erretzen zaitu, ezta?

Esataria. Bai, baina nola esan duzu izena?

Mikel Aranburu. Burnout.

Esataria. Aja! Burnout.

Mikel Aranburu. Bai.

Esataria. Ingelesezko hitza, alegia.

Mikel Aranburu. Bai. Bai. Orduan. Hori. Hor planifikazioak e, e…

Esataria. Jokatu dezake.

Mikel Aranburu. …jokatu dezake… Gero, baita ere askotan esaten den hori. Egunero atseden-orduez gozatu, edo asteko atseden-egunak. Larunbat, igande horiek baliatu, ezta?

Esataria. Bai.

Mikel Aranburu. Beste batzuk esaten dute oporrak zaitu, eta bar. Baina nik horri ez diot… lo gehiago egin eta garrantzi… Baina bigarren atal honi bai, hau da, lanaren pertzepzioa eta kategorizazioa aldatu. Hori da garrantzitsua, ezta? Hau da: zuk zertarako, guk zertarako egiten dugu lana. Eta hor, ba beti jomuga batzuekin eta balio batzuekin topo egiten dugu. Eta orduan balio horiek benetako… Gure benetako balioak zeintzuk diren jakin egin behar dugu. Gure gizarteko akatsik handienetakoa da lehen balioak asko lantzen ziren bezala, orain balioak desbaliotuta daude, ezta?

Esataria. Um.

Mikel Aranburu. Ez dugu horietaz hitz egiten.

Esataria. Zuk balioa esaten duzunean, Mikel, esan nahi duzu…?

Mikel Aranburu. Balore, balore batzuek, ba bueno, ez dakit. Ba gizarte-bizitzan, adibidez, garbia izatea, barkatzea, obeditzea, horiek balioak dira. Edo pertsona bakoitzaren garapenean ba disfrutatzea, atsegina… Hori balioa da. Sormena balioa da. Edo…

Esataria. Baina kasu honetan lanari lotuta, zein izango litzateke lanaren balioa?

Mikel Aranburu. Lanaren balioa?

Esataria. Nola ikusi beharko genuke lanaren balioa?

Mikel Aranburu. Ba, adibidez, zuk lanaren balioa… Gizarte batek eskatzen dizu lan egitea, horren truke zerbitzu batzuk egiten dizkizu, dizkizu zuri, eta zuk lana besteentzat, besteentzat egin behar duzu, besteen zerbitzura egin behar dugu lana. Hau da, hor garrantzitsua da baloratzea zuk zer zerbitzu egiten duzun, egiten diozun besteari,

Esataria. Um. Um.

Mikel Aranburu. Eta orduan saiatzea zerbitzu hori ahal den hobeto egitea…

Esataria. Berdin esango dugu psikologo, kazetari edo igeltseroa baldin bazara.

Mikel Aranburu. Hori da. Hori da. Lan batzuetan zailagoa da lotura hori egitea. Ze oso gogoz kontrako lana duzu. Baina ez dago beste biderik. Halako, objektiboki, hain kaxkarra den lan bat, edo kaxkartzat daukagun lan bat, pertsona batzuek bizitzen dute oso garapen-bide bezala; zergatik? Ba lotura bat egiten dutelako, beraiek egiten dutenaren eta beste pertsonen ongizatearen artean.

Esataria. Badakizu…

 

 

 

 

 

Interesatzen zaizu



C1
2008-09-09
16157840
00:09:51
8576