Aurreiritzi handiak genero-berdintasunaren bidean

Gizon eta emakumeen arteko parekotasuna lortzeko aurrerapauso nabarmenak eman dira azken urteetan, baina oraindik ere aurreiritzi handiak daude zenbait arlotan; esate baterako, maila intelektual handia eskatzen duten lanetan.

New Yorkeko unibertsitateak genero-berdintasunaren inguruan egindako zenbait ikerketa aipatzen ditu albisteak.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ENERITZ GORROTXATEGI.- Gizon eta emakumeen arteko parekotasuna lortzeko aurrerapausoak nabarmenak izan dira azken urteetan, baina New York-eko unibertsitate batek egin duen ikerketak erakusten du oraindik aurreiritziak handiak direla zenbait arlotan, besteak beste, lan baterako maila intelektual handia eskatzen bada, Juanjo san Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL.- New Yorkeko Unibertsitateak egindako ikerketa-lan honetan 1.150 parte-hartzailek erantzun dizkiete egindako galderei, adin guztietakoak eta ikasketa eta maila intelektual anitzetakoak. Bi taldetan banatu zituzten eta eskatu zitzaien jendea aukera zezatela hainbat lan egiteko. Talde batekoei esan zieten lan hori egiteko maila intelektual handia beharko zukeela hautagaiak, bestean ez zen inongo baldintzarik jarri. Dohain bereziak eskatzen zituzten eginkizunetarako aukeratutako emakume-kopurua dezente txikiagoa izan zen gizonezkoena baino, eta hori egin zuten bai gizonek baita emakumeek ere.
Beste ikerketa bat egiteko 5 eta 7 urte arteko haurrak hartu zituzten. Bi taldetan banatu eta esan zitzaien jolas egin behar zutela eta jokoetarako jendea aukeratu behar zutela. Batzuei esan zitzaien joko horietarako jendea benetan bizkorra, listoa, behar zutela, eta hemen ere jolas horietarako mutiko gehiago aukeratu zuten neskatoak baino.
Ikerketa egin dutenek diote gizartean oraindik aurreiritzi batzuk oso errotuta daudela, sexu eta adin guztietan. Uste dugu emakumeak egokiak direla eginkizun batzuetarako eta gizonak beste batzuetarako, baina maila intelektual handiagoa behar dugunean errazago jotzen dugu gizonezkoengana emakumeengana baino.
 

B2
2018-12-12
  • San Miguel, Juanjo
16148085
00:01:47
1181