detalle dokuteka-generico-fitxa

Heldu da ramadana

Ramadana, musulmanen barau-hilabetea, bihar hasiko da munduan diren 1.500 milioi fededunentzat. Musulmanen egutegiko 9. hilabetean izaten da ramadana.

Betebehar nagusia baraua da, baina badituzte beste beste zeregin batzuk ere. Aurten Turkian eskari bitxia egin dute buru erlijiosoek, gainera. Horren guztiaren berri ematen du Juanjo San Miguelek irratsaio honetan.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA. Nazioartean, ramadana, musulmanen barau-hilabetea, bihar hasiko da munduan diren 1.500 milioi fededunentzat. Musulmanen egutegiko 9. hilabetean izaten da ramadana. Betebehar nagusia baraua da, baina beste batzuk ere badituzte. Aurten Turkian eskari bitxia egin dute buru erlijiosoek gainera; Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL NAZIOARTEKO GAIETAN ADITUA. Aurtengo ramadana bihar hasiko da eta ekainaren 14an amaitu. Hilabete honetan musulmanek ezingo dute jan, edan eta sexu-harremanik izan egunsentitik eguzkia sartu arte. Musulmanek beren bizitzan zehar bost betebehar nagusi dituzte: ramadanaren hilabetean baraua; sinesmena; otoitza; limosna ematea eta, bizitzan behin gutxienez, Meka hiri santura joatea erromes gisa.
Sinestun guztiak daude ramadanaren hilabeteko baraua betetzera behartuta, baina salbuespen batzuk badira: gaixoek, adineko pertsonek eta bidaiariek, bidaiak lau egun baino gehiago irauten badu, ez dute araua bete behar. Ezta hilekoa duen andreak, titia ematen ari denak edo haurdun dagoenak.
Ramadanak, esan bezala, baraua du ezaugarri eta adierazle nagusi, baina Turkiako buru erlijioso gorenak eskatu du internet-baraua egin beharko luketela aurten musulmanek: hilabete honetan sare sozialetan ez sartu eta internet ez erabili. Turkiako musulmanen buru erlijiosoaren iritziz, teknologia ona da, baina erabilera okerrak giza harremanak zaildu egiten ditu eta, gutxienez ramadanean, ahalegina egin beharko genuke ohiko harremanetara itzultzeko.

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B1
2018-05-14

x61pRelaContWAR

16143762
00:01:37

x61pViewCountWAR

3224

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR