Ezohiko ramadana aurtengoa

Koronabirusaren hedapena gelditzeko hartutako neurriak errespetatuz egiten ari dira ramadana musulmanak. Hori horrela, ezin dira elkartu iluntzean baraualdia eten eta otoitzaldiak egiteko.

Gasteizko familia baten adibidea ikusiko dugu hurrengo bideoan. 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Nerea Zubiete esataria.- Ramadanean ere, bakoitza bere etxean egin behar eta hala aurkitu dugu Gasteizko familia hau. Ana afaria prestatzen ari da: behi-okela, tipula, apioa, tomatea, perrexila, garbantzuak... 

Baina aurten gauzak aldatu egin dira eta laguntza handiagoa izan du. Etxeko guztiek hartu dute parte, baita gizonek ere. 

Iluntzean elkartzen dituen Iftar edo guztientzako otordua etxean egin dute, guztien lana baloratuta. 

Aurten ezin dira batu elkartasun-lanetarako eta otoitz egiteko. Gainera, aita gabe daude, konfinamenduak Bartzelonan harrapatu eta han gelditu behar izan zuelako, baina modua aurkitu dute familia guztia koranaren inguruan batzeko. 

Marokon dagoen aitajaunak ere WhatsAppa du eta lehiaketa bat sortu du iloba guztien artean egin duten taldean jokatzeko. 

Pozik daude, nolabait, familiarekin elkartu direlako. Komunitatea, ordea, oso garrantzitsua da musulmanentzat, are gehiago, ramadan sasoian. 

Lagunen falta sumatzen du. Ahaleginak egiten dituzte guztiak osasuntsu egoteko eta honetatik indartsu ateratzeko. 

B1
2020-05-06
21953390
01:26
906