detalle dokuteka-generico-fitxa

Zozomikote-egunak

Zozomikoteak hitza Gipuzkoan eta Nafarroan erabiltzen da eta sasoi zehatz bat adierazten du, martxoaren azken bizpahiru egunak eta apirileko lehenak. Eguraldi 'txarra' egiten omen du sasoi horretan.

Zozomikoteen istorio honek aldaera bat baino gehiago du; izan ere, Euskal Herriko mitologian ez ezik, beste herrialde batzuetan ere antzeko istorioak badaude. Hortaz, ez da harrigarria protagonistak aldatzea: batzuetan artzain eta ardiak ageri dira, beste batzuetan mitologiako pertsonaiak... Kepa Dieguezek kontatzen duen bertsio honetan, pertsonaia mitologiko bat ageri da.

 

 

Irudia: Hedera Baltica (Wikimedia Commons)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KEPA DIEGUEZ. Zozomikoteak berba batez ere Gipuzkoan eta Nafarroan erabiltzen da eta sasoi zehatz bat adierazten du. Sasoia da martxoaren azkenengo biz, bizpahiru egunak eta apirilaren lehenengo bizpahiru egunak baita ere. Oro har, egun horietan oso eguraldi, bueno, txarra egiten du. Komatxoen artean txarra, klaro: euria, hotza, elurra batzuetan. Zozo da denok ezagutzen dugun txoria, miko, miko inguruan hainbat edo behintzat zenbait zera, teoria daude… badirudi mikorekin lotuta dagoela, miko, pikoa, ze zozoak hasten dira habiak egiten martxoaren amaieran pikoka, ezta? Orduan horregatik erabiltzen da, badirudi, izendapen hori.
    Martxoa pertsona bezala, martxoa pertsonifikatua ba amaieran zegoen eta ez zeukan egunik amaitzeko. Eta gainera, zezen baten atzetik zebilen, zezena, zezena akabatu nahian, eta zezena babestu omen zen nonbaiten. Orduan, zezena akabatzeko, eguraldi txarraz baliatuta zegoen; orduan apirilari eskatu zion egun-pare bat, ba zezena akabatu ahal izateko. Eta, eta apirilak eman zizkion egunak.
    Orduan, lotuta dago elezahar hori sasoi hartako eguraldiarekin. Eta estatistiketan begiratzen badugu –ze hau azken batean mitologia da, baina kontu zientifikoa ere izan daiteke–, ikusten dugu, lehen ere aipatu bezala, oso eguraldi makurra izaten dela holako egunetan. Eta hau ez da bakarrik gertatzen Euskal Herrian, nik, denok uste genuen, eta Peio Zabalak ere aipatzen du, ba Euskal Herriko kontua zela, baina gaztelaniaz ere antzeko gauzak daude, Frantzian bilduta daude hainbat elezahar…

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2018-03-27

x61pRelaContWAR

16142477
00:02:14

x61pViewCountWAR

3769

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR