Joaleen pausoak ez dira berdinak

Bazenekien joaldunek bi eratara dantzatzen dutela Ituren, Zubietan eta Aurtitzen? Ituren eta Zubietan joareei kolpe bat eragiten diete pauso bakoitzeko eta Aurtitzen (Iturengo auzoa), berriz, bi kolpe.

Joareak dantzatzeko bi moduak azaltzen dizkigute Ituren, Zubieta eta Aurtizko joaldunek honako bideo honetan. Bertako inauterietan izango duzue joareak dantzatzeko bi moduak zuzenean ikusi eta bereizteko aukera.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

IBAI BERREGI. Bakoitzak bere herrian jotzen du bere pausoa.
JABIER BEREAU. Zubietatik etortzen direlarik Aurtitzera, ba Aurtitzen beste pauso bat izango dute, eta Zubietakoak moldatuko dira pauso honetara.
IBAI BERREGI. Eta joaten garenean Iturenera Iturengo pausoan denak.
JABIER BEREAU. Zubieta eta Iturenen pausoa berdintsua da, eta aldatzen dena da pixka bat Aurtitz, Aurtizkoan. Haiek ematen dute, pom-pom, pom-pom, bi kolpe, horrela, eta guk, batean ibiltzen gara.  
Ba urratsak ematen direlarik joarearekin eta, oinaz bezala, ez, berdintsuak, baina hola, kolpea, eta flexionatu belaunak eta gerriarekin ematen da kolpea, ez?
PERIKO SANTIESTEBAN. Ba aurtiztarrek ematen dute pauso bakoitza, pauso bakoitzean, pausoa egin aldiro, bi, bi kolpe, baina gehien, ez da hanketan nabaritzen gehiena, baizik nabaritzen da gerrietan. Egiten da bi aldiz, jotzen dira. Hitz-mihiak bi kolpe ematen dizkio joareari pauso bakoitzarekin. Guk eta iturendarrak ematen diogu bat. Pauso bat bakarra markatu, baina gerriarekin bi, bi zera eman… Honela da: pauso bakarra baina hola…
JABIER BEREAU. Eta asteartean ba berdin, Iturengoak joaten ahal garela Aurtitzera, pausoa, haiekin pausoa hartzen dugu, eta haiekin pausoan emango diogu herri guztiari buelta, eta gero Zubietara joatearekin ba zubietarrak jarri aurrean eta haiekin pausoan. Hemen ahal den bezala moldatu beharra dago, bakoitza bere herrian edo auzoan, pausoari kontuz.     

C1
2018-01-30
16140706
00:02:57
3116