Iker Vicente, aizkolari-belaunaldi berriaren ikur

Iker Vicenteri familiatik datorkio aizkoran aritzeko zaletasuna. Aita, Daniel, aizkolaria izan zen eta amaren aldetik osaba eta lehengusuak ere aizkolariak ziren. Hego Euskal Herriko aizkolari-txapeldun gazteena bilakatu da.

Aizkorak familian duen tradizioa ikusita, Iker Vicenteri ere harra berehala piztu zitzaion.

 

 

 

Gaztea izanagatik ere txapelketa ugari irabazi ditu Iker Vicentek. Argazkia: Iker Vicente

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Ohartu gabe hasi. Konturatu gabe hasi, ezustean.

Ni ohartzerako. Ni konturatu, ohartu orduko. Ni konturatzera iritsi nintzen arte.

Gero eta jende gehiago (Gero eta…- ago). Aldi bakoitzean piska bat gehiago. Gero eta ilunago, gero eta urrunago, gero eta lan gehiago.

Jendeari ezagutarazi. Jende artean ezagutzera eman, erakutsi.  

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Iker Vicente?     
Bueno ba aizkolari gazte bat, ez? Ba bueno gaur egungo denboratara eta adaptatu (egokitu) nahi duena eta, bueno, ba txikitatik hauxe bizitzen det nik (bizi izan dut nik), aizkora-munduan bizi izandu (izan) naiz eta, bueno, ba gustatzen zait eta, eta honetan segitu nahi dut.

Nola hasi zinen aizkoraren munduan?     
Ba egia esan ohartu gabe hasi nintzen, ez? Nire aita aizkolaria zen, ama ere bai, amaren partetik, ba bueno, familiako lehengusuak eta osabak-eta, ba aizkoran ibiltzen ziren, eta ni ohartzerako ja, ba aizkora eskuetan nuela nengoen eta, eta bueno, ba txiki-txikitatik hasieran ba joko baten moduan hasi nintzen eta gero, ba bueno, gero eta serioagotzen (serioago jartzen) joan zen, ba bueno, kirola eta eta gaur egun arte.

Oso gazte irabazi dituzu hainbat txapelketa...     
Bueno ba,  ba niretzat, egia esan, gauza polita izandu (izan) da, ez? Azkenean ba bueno gustatzen zaidana horixe (hori) da. Nik, ba bueno, bizi guztian hor ikusten nituen nire idoloak edo, ez, ba bueno txapelketak irabazten eta, eta ba nire ilusioa zen egun (egunen) batean horra iristea, ez? Eta bueno ba gazteena izanda horra iristen ba, egia esan, poz oso handia eta bueno, nire buruarekin nahiko konforme edo.

Aizkoraren mundua egoera berrietara moldatu da?
Bai, nik uste ba bueno kirol guztiak aldatzen direla, ez? Oraingo, ba bueno, garai modernoetara adaptatu (egokitu) behar duela kirolak eta gureak ere, nik uste, ba adaptatu (egokitu) beharra daukala, ez? Azkenean ezin gara atzean gelditu, dena modernizatzen da, guk ere, ba bueno, aurrerapausoak egin behar ditugu, gauza askotan eta bueno horrekin ari gara lanean. Orain, elkarte bat sortu eta, eta bueno, ba horrekin aurrera egiten, ba bueno, saiatuko gara eta a ver (ea) zer, zer ateratzen zaigun.

Nolako esperientzia izan duzu nazioartean?
Ba bueno ezberdintasun asko daude, ez? Azkenen ba gu 26 herrialde gara aizkora-munduan ibiltzen garenak eta Euskal Herrian bakarrak gara, ba bueno, lan luzeak egiten, ez, ba 30 minutu, ordubateko (ordubeteko) lanak egiten, egur asko mozten eta beste herrialde guztietan, ba bueno, egur bakar batera lehiatzen dira. Orduan, ba bueno, guretzat ba ez da hain erraza adaptatzen (egokitzea), ez? Gu maratoi kirolari batzuk bezala (bezalakoak) gara, haiek esprinterrak bezala (bezalakoak) dira eta, eta bueno, haien lanera adaptatzea (egokitzea) oso zaila da. Teknika aldetik ere oso-oso ezberdina da, aizkorak askoz ere handiagoak dira, kirtenak luzeagoak… Eta bueno ba, ba egurrak, ba diferenteak izaten dira. Pagoa hemen bakarra (bakarrik) mozten da eta, bueno, adaptatzea (egokitzea) oso zaila izaten da, baina bueno, egia esan, Australian izan naizenetan eta nire burua, ba bueno, nahiko ongi ikusi dut, nahiko ongi adaptatu (egokitu) naiz eta gustura gelditu naiz hango emaitzekin ere.

Zer suposatzen du aizkoratik bizitzeak?
Ba bueno polita da, ez, azkenen zuri gustatzen zaizun gauzetik bizitzea ba, ba bueno, nik uste gauza oso polita dela, baino (baina) bueno, gauza guztiek bezala bere gauza onak eta gauza txarrak dauzka, ez, ba, ba bueno horrek ere presio batzuk, presio extra batzuk (aparteko presioak) eta, nik uste, suposatzen dituela eta, eta bueno, ba egunerokotasunean nik uste horiekin ba, ba bizitzen ikasi behar dela, baino (baina) bueno generalen (orokorrean) ba oso gustura nago ba hortatik bizitzea lortuta eta pozik.

Aizkoran gero eta jende gehiago dabil?
Nik uste dut baietz, ez? Azkenean, ba bueno, nik uste aizkora kirol ba oso tradizional bat izan dela, oraindik ere hala da, eta, eta bueno pixkat (pixka bat) behar zuela ba, ba harago iritsi, ez, ez bakarrik, ba bueno, baserriko jendea, edo bueno, Euskal Herrian bakarrik ezagutzera eman. Kanpora ateratzea ere, ba bueno, nik uste jendeari ezagutaraztea behintzat ongi dagoela eta nik uste ba, ba bueno, horretan ari garela, ez, beste, ba bueno, kanpoko telebistetan-eta ere aritu gara, atera izandu (izan) da, eta, eta bueno, ba hortxe saiatuko gara gu, ba bueno, jendeak behintzat jakin dezan zer den, ez?

Zer dituzu nahiago, txapelketak edo apustuak?
Galdera zaila. Apustua bat (bakarra) egin dut nik. Esperientzia oso-oso ona izandu (izan) zen eta, eta, igual, apustuek puntu berezia daukate. Txapelketak irabaztea oso polita da ere bai. Euskal Herriko txapelketa eta horrela, ba bueno, oso-oso polita da baino apustuak, nik uste, puntu berezia daukala.

B1
2021-11-19
28916723
00:05:14
677