Miren Bardaji, kirolaren bitartez errefuxiatuei laguntzen

Miren Bardajik sekula ahaztuko ez duen esperientzia bizi izan du azken urte eta erdian. Lasarte-Oriako herritar hau Grezian egon da Lesboseko errefuxiatuen kanpamentuan. Yoga and Sport For Refugees gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean aritu da, kirolaren bidez errefuxiatuei laguntzen.

Azken boladan Euskal Herrian dago, baina epe motzean Lesbosera itzuli nahi du.

 

 

 

Lesio batetik errekuperatzera etorri da Bardaji Lasarte-Oriara. Argazkia: Kultur Atelier

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Lesbosen kirol-jarduerak eskaini: Lesbosen kirola egiteko aukera eman.

Infernu bat izan: oso gogorra izan.

Prozesua noiz bukatu esperoan: prozesua noiz bukatuko den zain egon.

Komunitatea sortu: antzerako egoera daudenekin taldea egin.

Monotoniatik aldendu: eguneroko errutinatik atera.

Bultzada eman: aurrera egiten lagundu.

Errekuperatu bezain azkar itzuli: errekuperatu eta berehala bueltatu.

Kontzientziazioan egiteko handia egon: kontzientzia sortzen zeregin handia izan.

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Miren Bardaji?     
Bueno, ba Miren naiz, 29 urteko Lasarte-oriatarra, eta, bueno, ba azkeneko urte eta erdia Lesbosen daramakit (daramat) lanean, ez, bertako errefuxiatu-kanpamentuetan.

Nolakoa izan da esperientzia Lesbosen?
Ikusi genuen Lesbosen bazegoela horrelako Yoga and Sport izenez lanean jardun ziharduen (jarduten zuen) proiektu bat, ba kirola eta yoga-jarduerak eskaintzen zituztela errefuxiatuentzako (errefuxiatuentzat), Greziako kanpamentuetan bizi ziren errefuxiatuentzako (errefuxiatuentzat) eta, bueno, hala joan ginen, ez? Printzipioz hilabete baterako hitzartu genuen eurekin egongo ginela eta saiatuko ginela proiektua, bueno, ba martxan jartzen eta, bueno, azken finean nik ere ikusi nuen hilabete batean ez dagoela ezer egiterik eta, bueno, ba zeozer benetan, zeozer erabilgarria edo zentzuduna egin nahi baldin baduzu han gelditu behar duzula. Eta, bueno, bestaldetik (beste aldetik) ere bai bazegoela benetan beharra ba bertan lan egiteko. Jendeak ere bai eskertu eta eskatzen zuela eta orduan, bueno, ba nire billete bueltako billete gabe nindoan eta, bueno, proiektuarekin benetan identifikatua sentitu nintzen.

Zein da Lesboseko errefuxiatu-kanpamentuen egoera?
Txarra, penagarria, lotsagarria. Azkenean, Europatik ematen ari zaion erantzuna, hori ere bai. Egia da Moriari buruz hitz egiten zenean infernu bat zela eta egoera ba benetan latza zela eta, ba, orain, kanpamentu berria dago eta oraindik, incluso (are gehiago), egoera okerragoa da.

Nolako harrera izaten dute yoga-, akroyoga- eta igeriketa-klaseek?
Han euren, ez daukate, egun guztian zehar eurak, esperoan-esperoan daude euren prozesua noiz bukatuko den esperoan. Baina, bueno, bai egia da lehen hilabete, hilabetetako kontua zena ba orain luzatuz-luzatuz doa eta, azkenean, jendeak zain urteak igarotzen ditu, ezer egiteko aukerarik gabe. Orduan gu kirolaren bitartez saiatzen dugu (gara) halako ba komunitate bat sortu eta, bueno, ba azkenean  kanpamentutik atera, monotonia hortatikan (horretatik) ba aldendu, jendea ezagutu eta holako ba euren artean ere holako sostengu bat bilatzea. Orduan, azkenen, guretzako (guretzat) kirola izango litzateke erreminta moduko bat ba euren bai ongizate fisiko eta mentalean eragiteko.
Ez dugu bilatzen entrenamenduetan eta konpetitibitate (lehiakortasun) hori, baizik eta, bueno, ba eurek ere izan dezaten momentu bat ba pixka bat mugitu ere bai eta, bueno, jendearekin kontaktuan egon, bai, aisialdi gisa gehienbat.

Lasarte-Orian ere Bizipoza ekimena jarri duzue abian...
Bizipozarena izan zen ere, han emakumeekin lanean genbiltzala ba hor sortu genuen holako talde bat eta hasi ginen ere, bai, bueno ba apoyo (laguntza) psiko-sozialeko emakume talde batekin lanean eta, bueno, ba pixka bat talde honi bultzatzeko (bultzada emateko) eta, bueno, ba eurentzako (eurentzat) ba baliabideak eta hola lortzeko. Bizipoza taldeak Lasarten antolatu zuen holako ekitaldi bat, eta benetan, bueno, polita eta, ez,...hunkigarria izan zen guretzat, nola herritar pila bat ba bildu ziren, ba bai ekitaldian parte hartzeko, bai erantzuna emateko eta bueno ba benetan indarra eta laguntza bidaltzeko benetan.

Lesbosera itzuliko zara?
Bai, azkenean oraintxe bertan nire bizitza Lesbosen dago, eta bueno, ba hemen nago oraintxe bueltatu behar izan dudalako lesio bat dela-eta, baina bueno errekuperatu bezain azkar ba bertara itzultzeko asmoa daukat.

Zer gomendatuko zenioke hara doan boluntario bati?
Nik uste dut azkenen hor badaudela puntu asko. Boluntario moduan zergatik zoazen ere bai, nik uste dut argi eduki behar duzula: ea zuregatikan (zuregatik) den edo laguntzagatikan (laguntzeagatik) den edo bueno hori ere ikusi. Ze, azkenen, han gertatzen ari dena, bai Lesbosen gertatzen ari dena, Espainiako hegoaldean edo hemen gertatzen ari dena, hori guztia gure, puntu batean, ez, europar biztanleen edo Iparraldean bizi garenon ondorio da. Azkenen gu gure pribilegiotan mantentzeko ba egunerokoan ez dugu, ez dakit, ez dugu ezer kendu nahi edo eta, bueno, pues (ba) horren ondorio da ere bai hor gertatzen ari dena. Orduan, nik uste dut, hara joan gabe ere, hemen ere, egiteko handia dagoela, pixka bat kontziente izan zer gertatzen ari den.

B1
2021-06-25
28474718
00:05:04
332