Karmele Jaio, eguneroko gaiak azaleratzen dituen idazlea
Karmele Jaio Gasteizen jaiotako euskal idazlea da. Txikitatik gustatu izan zaio letren mundua, eta hala, zenbait ipuin, eleberri eta poesia liburu idatzi ditu. 'Aitaren etxea' bere azken eleberriarekin Euskadi Literatura Saria eta 111 Akademiaren saria irabazi ditu.
Bere liburuetako batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte.
Argazkia: Karmele Jaio
HIZTEGI LAGUNGARRIA Letren mundua gustatu: idaztearekin eta irakurtzearekin zerikusia duena gustuko izan. Azpian dauden gauzak azaleratu: ikusten ez diren gauzak agerian jarri. Ipuingile izan guztiaren gainetik: batez ere ipuingile izan Harrera ona izan: arrakasta izan, ongi hartua izan. Pil-pilean dauden gaiak jorratu: gizartean interesa sortzen duten gaiak landu Sarien bila ibili/joan: sariak lortzea izatea helburu. E-book-a ere lagungarria izan: e-book-ak ere laguntzen du. |
Zein da Karmele Jaio?
Bueno, nire burua aurkeztu behar badut esango nuke, bueno, txikitatik edo beti letren mundua asko gustatu zaion pertsona bat naizela; kazetaritza ikasi nuen, hain zuzen ere, ez kazetari izan nahi nuelako, baizik eta letrekin zerikusia zuelako eta irakurtzeko eta idazteko gogo hori nik uste dut beti izan dudala, ez? Eta, bueno, ba gaur egun horretan aritzen naiz, ez?
Zerk inspiratzen zaitu idazteko garaian?
Egunean inguruan ikusten ditudan gauzetan, ba gauza asko ikusten ditut edo eguneroko, nik uste dut, normaltasunak gauza asko estaltzen dituela azpian, ez? Eta nire, agian, gai nagusia da hor azpian dauden gauza hoiek ba azaleratzea, ez?
Zein esparrutan sentitzen zara erosoen?
Nik beti esan dut ipuingile naizela guztiaren gainetik; beti, bueno, idazten hasi nintzenetik ere ipuinak izan dira nire, bueno, hor gehien idatzi ditudanak eta irakurle bezela bebai (ere bai). Gertatzen da, bueno, ya (jada) hirugarren, Aitaren etxea izan da hirugarren nobela eta, orain, nobelan ere sentitzen dut nire burua, bueno, ez eroso, baina gustora batzuetan eta, ez dakit, ez nuke esango hain ziur, lehen esaten nuen bezala, ipuingile naizela gehiago nobelagile baino. Bueno, bakoitzak bere gauza dauka, bere gauza ezberdinak ditu, eta guztietan aurkitzen dut zerbait, ez?
Aitaren etxea zure azken lanak harrera ona izan du…
Bai, nik uste dut, liburuak izan duen harrera onaren arrazoietako bat izan dela momentua, zein momentutan agertu den, nik uste dut, esan duzun bezala, pil-pilean dauden gai batzuk jorratzen ditu (dituela), duela urte batzuk ez zeudenak hain eztabaida, hain publikoan ez? Maskulinitate ereduak, rolak, estereotipoak, nola markatzen gaituen txikitatik ikasi dugunak, erakutsi digutena gizon ala emakume izan, horren arabera. Nik uste dut hori beti egon da (dela), baina gaur egun inoiz baino (gehiagoa azaleratzen da), bueno, azalean dago, ez? Azaleratzen da gehiago, eztabaida publikoan dago.
Zein egoeratan dago euskal literatura?
Nik esango nuke oso fase onean sorkuntza aldetik, behintzat, ez? Beste gauza bat da murgilduta gauden krisi honek zein eragin izan duen kulturan eta baita literaturan, baina sorkuntza aldetik, nik uste dut, oso-oso egoera onean gaudela.
Euskadi Literatura Saria jasotzeak nolako eragina izan du zugan?
Bueno, zeure etxean errekonozimendua jasotzea beti da pozgarria, ez? Bai sarien bitartez, bai bestelako errekonozimenduen bitartez. Ez dira zure laneko, hau da, helburuak; hau da, ez dugu idazten, ez nik behintzat, sarien bila edo, baina bai dira bakarka egiten duzun lan baten eta esfortzu handiz egiten duzun lan baten, ba, bueno, ematen zaion erantzuna edo aitorpena eta, bueno, hori beti da onerako, ez?
Euskarri digitala edo papera, zein duzu nahiago irakurtzeko?
Nahiago papera; gustura (gusturago) irakurtzen dut paperean, askoz, tablet, tabletean ez, e-book-ean baino. Dena den erabiltzen ditut biak, bestea ere, e-book-a ere, oso lagungarria delako bidaiatzen dudanean, edo bidaiatzen genuenean, edo bueno leku batetik bestera joan behar nuenean, ba hor gordeta edukitzea hainbat liburu, eta pisua eta guzti hori, praktikotasun horregatik, ez? Baina egia da ba niri gustatzen zaidala irakurtzea papera, paperarekin, nahiago dut.