Sofia Loren: 80 urte bete-bete

Sofia Loren aktoreak 80 urte bete berri ditu sasoi-sasoian. Batera eta bestera dabil ospakizun ugaritan.

Audio honetan aktore handiaren biografia laburra entzungo duzu.

Sofia eta Richard Burton Donostiako Zinemaldian, 1974an.


Jaitsi
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Sofia Loren aktoreak 80 urte bete berri ditu sasoi-sasoian eta batera eta bestera dabil ospakizun ugaritan. Haurtzaroa, ordea, ez zuen batere gozoa eta xamurra izan. Sofia Loren ezkongabeko emakume baten alaba izaki, Italia ultra katolikoan iseka eta burla asko jasan zituen eskolan. Lau urte zituela Bigarren Mundu Gerra piztu zen eta gosea pasa zuen umetan neskatoak.
Sofiak parte hartu zuen lehen pelikularekin bere familiak bi astez jan ahal izan zuen. Eta apurka-apurka Sofia modelo-lanetan hasi zen, telenobeletan parte hartzen, miss-lehiaketak irabazten. Horrelako batean, 17 urterekin, Carlo Ponti zine-ekoizle ezkondua ezagutu zuen, 22 urte zaharrago zena. Handik gutxira Vitorio de Sica zuzendariak Napoliko urrea filmerako aukeratu zuen, 1954an. 1957an Ponti banandu egin zen, Mexikon. Ondoren, Sofiarekin ezkondu zen. Baina eliza katolikoarentzat Pontik ezkonduta segitzen zuen eta bigamiaz akusatu zuten Italian. Egoera honek Hollywoodera eraman zuen bikotea, eta han Ponti pelikulak ekoizten hasi zen Sofia Lorenentzat.
50eko hamarkadan Loren ospetsua sex-symbol estimatua zen Hollywooden. 1950-1960 urteetan 52 film egin zituen. Baina 60ko hamarkada izan zen Lorenentzat onena. Esaterako, senarra ekoizle zuela, Oscar saria lortu zuen Lorenek italierazko La Ciociara pelikularekin, 1961ean. Hori lortzen lehen emakumea izan zen. Oscar saria soilik ez, Cannes eta Berlinen ere sariak lortu zituen filmarekin. Guztira 22 sari lortu zituen pelikularekin. Urte horretan, 1961ean, El Cid filma egin eta Italiara itzuli zen. Pelikula onak egin zituen orduan, baina ohiko ikuslearentzat intelektualegiak.
70eko hamarkada emankorra izan zuen Sofiak sari aldetik. Adibidez, 1974an Zilarrezko Maskorra eman zioten Donostiako Zinemaldian. Hurrengo hamarkadan lan asko egin zuen telebistan, eta pelikula autobiografiko batean ere parte hartu zuen, berak idatzitako liburu batean oinarrituta.
1982an 17 egun  eman zituen espetxean iruzur fiskalagatik. 1991n Ohorezko Oscar saria jaso zuen eta handik gutxira Ospetsuen Etorbidean, Los Angelesen bere izarra lortu zuen. 2007an alargun geratu zen. Senarrarekin batera arte-bilduma ikusgarria osatu zuen: 150 koadrotik gora: Cézanne, Picasso, Matisse…
 

B1
2014-09-23
16345459
00:04:00
127