detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Vicente Egaña bilbotarra, Lusitaniaren hondoratzean heroi

Lusitania bere garaiko itsasontzirik handiena izan zen, eta haren hondoratze tragikoan Vicente Egaña bilbotarrak oso paper garrantzitsua jokatu zuen.

Titanic egon ez balitz, beharbada, Lusitania izango zen inoizko ontzirik famatuena, eta haren brankan imajinatuko genituen Kate Winslet eta Di Caprio besarkatuta. Izan ere, bi ontzi horiek oso antzeko ibilbidea izan zuten: biak izan ziren bere garaiko handienak, eta bien ibilbidea hondoratze tragiko batekin bukatu zen.

Lusitania bere garaiko itsasontzirik handiena izan zen.

Baina, zerk lotzen ditu Lusitania eta Vicente Egaña bilbotarra? Bada, euskalduna transatlantiko britainiarrean zihoan Alemaniako ejertzitoak bonbardatu zuenean, Lehen Mundu Gerra hasiberrian. Vicente Egaña Agirrek –bere bizia arriskatuz– hainbat emakume eta ume sartu zituen salbamendu-txalupetan, eta bere balentria New York Times egunkariak argitaratu zuen, besteak beste.
Eraso hartan 1.198 lagun hil ziren, tartean 128 estatu batuar. Gertaera historikoa izan zen, batez ere eraso horrek eraginda erabaki zuelako AEBk Lehen Mundu Gerran sartzea. Gerra 1914an hasi zen, eta hondoratzea 1915ko maiatzaren 7an gertatu zen, orain 100 urte beraz. AEB gerran sartuta, ordura arteko etsaien arteko oreka hautsi eta gerraren norabidea aldatu zen.


Baina zergatik hondoratu zuten alemaniarrek Lusitania?
Britainia Handia eta Alemania gerra-etsaiak zirelako hondoratu zuten Lusitania. Britainia Handiak gerra-ontzi gisa bidaiarien ontziak erabiltzen zituen, horrela alemanei ustekabean eraso egiteko. Alemaniak, hori jakinda, etsaien itsasontzi guztiak hondoratzea erabaki zuen, gerra-ontziak eta bestelakoak.  Bestelakoen artean zegoen Lusitania.
Luxuzko transatlantiko hau –munduko handiena lau urte geroago Olimpic eta Titanic itsasoratu ziren arte– 241 metro luze eta ia 27 metro zabal zen, eta New York eta Liverpool lotzen zituen itsasoz. Bere helburu nagusia, baina ez bakarra, merkantziak eta jendea garraiatzea zen, eta  Vicente Egaña –Mexikora lanera joandako negozio-gizona–, bertan zihoan. Itsasoz bidaiatzea oso arriskutsua zen. Alemania eta Britainia Handia gerran zeuden, eta  Lusitania britainiarra zen. New Yorketik irten baino lehen, Alemaniak  iragarkiak jarri zituen AEBetako egunkarietan jendeari abisua emanez ez zitezen joan itsasontziz gerra-tokira, agian eraso egingo zietelako.
Eta zorigaiztoko eguna heldu zen. Irlandako uretan arratsaldeko ordu biak aldera, eta aurretik abisatu gabe, urpeko ontzi alemaniar batek lehen torpedoa jaurti zion Lusitaniari. Ez zuen hutsik egin. Jar zaitezte bidaiarien larruan. Hango izu, oihu eta nahasmen hartan, bilbotarra bidean topatzen zituen ume eta andre guztiak salbatzen ahalegindu zen. Ez zuen Lusitaniako Turner kapitainaren antzik. Gizon honek Lusitaniatik bigarren torpedoa hurbiltzen ikusi eta ontzia utzi zuen. Torpedo hark zerura begira jarri zuen Lusitaniaren branka. Eta hirugarren batek ere jo zuen: barkuak eztanda egin zuen! Zergatik? Lusitaniak bere barrenean gerrako armak eta lehergailuak garraiatzen zituelako, 170 tona baino gehiago, eta hirugarren torpedoak lehergailuak eztanda eginarazi zituen.

Inoizko zabalena eta dotoreena zen.

Seguru asko Alemaniako ejertzitoak bazekien Lusitaniak armak zeramatzala. Hori da erasoaren hipotesietako bat. Eraso horretatik 600 bat lagun atera ziren bizirik, tartean Turner kapitaina eta Vicente Egaña. Ez zen bat-batean hondoratu Lusitania, hala ere. Tarte horretan astia izan zuen bilbotarrak hainbat jenderi laguntzeko, eta azken salbamendu-txalupan igo behar zuenean uretara jauzi egin eta bere lekua beste emakume bati utzi zion. Ordu batzuk eman zituen itsasoan, azkenean bera ere salbatu zuten arte. Zintzotasun apur bat tragediaren erdian.
 


detalle2

Dokuteka

B1
2015-07-10

x61pRelaContWAR

  • Jon Imanol Iturriotz
16269837

x61pViewCountWAR

2029

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR