detalle dokuteka-generico-fitxa

Bermudako hirukia

Askok sinetsi dute Bermudako hirukian gertatutako desagerpen hauek arrazoi misteriotsua zutela. Gaur arte, 50 bat ontzi eta 20 bat hegazkin desagertu dira arrastorik utzi gabe ozeano Atlantikoko paraje hartan. Gertakaririk ezagunena 19. hegazkinarekin gertatutakoa da. Zer gertatu zen, ordea? Entzun irratsaio honetan kontakizuna.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]



XABIER. Beno, eta hamarrak eta berrogeita bat minutu diren honetan gure misterioaren tartea zabaltzera goaz, sintonia eta guzti.

(ate-hotsa)

Aupa, hi. Ja beldurtzen hasi naiz, eta oraindino, oraindino, oraindino ez gara materian sartu. Beno, gaurko honetan, hemeretzigarren hegaldiaren inguruan hitz egingo dugu. Bale?

AMAIA.- Hegazkin-hegaldi bat izan zen?

X.- Bai. Bermudetako Hirukiaren inguru horretan galdu zen hegazkina, eta gai honen inguruan hitz egiten dugun bakoitzean, Amaia, esan behar dizut, misterio-usain hori, e?, bat-batean (fiuuu!) e, estudio honetara sartu dela.

A. Bermudetako Hirukia esan, eta um, desagerpenak datozkigu burura. 

X. Ez dakit…

A. Gauza arraroak…

X. Ez dakit gure entzuleen logela horretara, ilun horretara iritsiko garen. Saiatuko gara, ezta? Beno, bagoaz!

A. Tok-tok!

X. Jarraian kontatuko dizuegun historia 1945. urtean gertatu zen, hain zuzen, abenduaren 5ean. Arratsaldeko ordu biak ziren, eta Floridako Fort Lauderdale aire-basetik militar batzuk atera ziren, gaur egun ezagutzen dugun 19. hegaldian, hegaldi ospetsu horretan. Eta gure hitza duzue misterioz betetako hegaldi bat izan zela. Eguraldi ona egiten zuen, momentuz hegaldian ez zegoen arazorik, eta militar hauen helmuga Bahametako Uharteak ziren…

A. Um!

X. Bermudetako Hirukiaren gainetik zebiltzala konturatu ziren hegazkinak ez zuela ongi erantzuten.

A. Um!

X. Hegazkinak dituen gailu guztiak erotu egin ziren bat-batean…

A. Ostras!

X. Urduritasuna jaun eta jabe egin zen hegazkin horretan, eta kontrol-dorretik saiatu ziren, ba beno, 19. hegaldiko kide guztiak lasaitzen. 5 ordu eman zituzten hegaldian, baina ez ziren kapaz izan hortik ateratzen…

A. 5 ordu egon ziren kontroletik kanpo…

X. 5 ordu, bueltaka eta bueltaka eta bueltaka eta bueltaka, ea lur non hartu, baina ez zuten zer aurkitzen, itsasoa besterik ez.

A. Guau!

X. Badakizu…

A. Eskerrak gasolina nahikoa izan zutela, bestela,  

X. Bai. Bai. Bai. Bazeukaten…

A. Eskerrak Ryanair ez zela, bestela…

X. (barreak) Bazeukaten bai. Hau da irrati bidez entzun zen azken berbaldia. Hau da, pilotuak esango dut, kapitainak…

A. Bai?

X. Pilotuak esan zuen: “badakigu non gauden”. Gero bat-batean zarata bat entzun zen, eta 19. hegaldiaren komunikazioa galdu egin zen,

A. Ostras!

X .Kontrol-dorretik. Segituan erreskatea martxan jarri zuten, aurkitze-laguntze talde honetan 307 hegazkin egon ziren parte hartzen…

A. Ostras!

X. 18 itsasontzi, 3 itsaspeko, eta… 3 itsaspeko.

A. Hega, hegazkina aurkitzen?

X. Bai. Bai. Bai. Bai.

A. Orduan zenbat…

X. Hori izan zen laguntza-taldea, edo erreskate-taldea…

A. Baina zenbat denbora egon zen azkenean galduta? 5 orduz edo gehiagoz?

X. Kontua da ez zutela aurkitu.

A. Ez zuten inoiz aurkitu?

X. Ez zuten inoiz aurkitu.

A. Orduan…

X. Ezta agertu ere…

A. … betiko desagertu zen.

X. Betiko desagertu da.

A. Eta…

X. Eta hortxe dago istorio honen misterioa. Beno, ofizialki esaten da airean zeudela hegazkinak eztanda bat egin zuela…

A. Um…

X. Antzinako hegazkin hauek, ba beno, ez dira gaur egungo…

A. Eskerrak!

X. …hegazkinen parekoak, eta ofizialki “atestatu” esan dezakegun horretan, eztanda egin zuela agertzen da. Baina logikoena da eztanda egin bazuen,

A. Bai?

X. Hegazkinaren aztarnak edo arrastoak itsasoan egotea…

A. Hori da, edo kutxa beltza agertzea…

X. Hori da, baina kontua da ez zutela ezer topatu, Amaia,

A. Ezer ez.

X. Ezer topatu. Eta hor jarraitzen dugu Bermudetako misterioarekin. Zer geratzen da hortik pasatzen zarenean?

A. Ya. Egia da misterio hori oso zabalduta dagoela. Eta erantzun gutxi aurkitu direla. Ez dakit: nik behintzat ezagutu ez ditut ezagutzen zer azalpen dauden.

X. Itsasontziak galdu dira, hegazkinak, galdu dira,

A. Um!

X. Eta inoiz ez dira agertu. Zer dago Bermudetako Hiruki horren…

A. Baina hori…

X.  atzean?

A. Baina kasu honetan frogatuta dago hori egia dela, edo, edo mito bat bihurtu da?

X. Ez da mito bat.

A. Hori…

X. Hau, 19. hegaldi hau ez da inoiz agertu. Ez, ez bidaiariak, ez itsasontzia, itsasontzia esan behar nuen, hegazkinaren aztarnak, ez dira agertu. Bermudetako Hirukiak horrelako istorio asko utzi dizkigu itsasontzi, hegazkinekin… Galdu egin dira, eta inoiz ez dira agertu. Nire galdera, Amaia, eta gure entzuleekin partekatu nahi dudana, bale? Ea zer iruditzen zaien eurei Bermudetako historia hau… ziurrenik askotan entzun dute, ez? handik pasatzen zarela, eta gauza bitxiak gertatzen direla. Gainera, esaten da Bermudetako Hiruki honetan Atalntida herri edo hiri ospetsu hori hor behean dagoela,

A. Hor dagoela…

X. Eta Googlen ikusi duguna… Eta ez dakit horrek indar berezi bat duen

A. Ez dakit.

X. Indar estralurtar bat dagoen hor behean

A. Ez dakit, ze Antartidaren inguruan ere gauza asko esaten dira, Antartida… Antartida ez da…

X. Antartida da ez? Atlantida. Atlantida!

A. Antardida da goian dagoena…

X. (barreak)

A. Hori badago. Momentuz ez da urtu.

X. Badakizu Googlen horrelako marratxo batzuk agertzen direla…

A. Bai?

X. Eta esaten dute ba seguruenik hori dela ez? Atlantida.

A. Batek daki.

ESATARIA. Batek daki ze horren inguruan horrenbeste sinismen daude, eta eszeptiko askok esaten dute inoiz ez zela existitu, beste batzuek diote, zuk esan bezala, hor dagoela, beste batzuek kokatu dute hegoalderago baita ere… Argazkiak eta erreprodukzioak ikusi ahal izan ditugu hiri horrenak, baina batek daki. Giza historia hain luzea da, Xabi, munduaren historia hain luzea da, gure unibertsoarena…

X. Eta zenbat misterio ditugu?

E. Hainbe…

X. Konpondu ez direnak.

A. Aizue! Ez dakit: gure entzuleei gustatzen zaizkie honelako istorioak?

X. Nik uste baietz.

A. Zeuei beharbada gertatu zaizkizue horrelako zerbait? Azalpenik aurkitu ez duzuenik, edo? Partekatu gurekin! Guri asko gustatzen zaizkigu eta! WatsApp bitartez egin dezakezue edo gure zuzeneko telefonoaren bitartez: 94. 401. 21. 27. Deitu horra! Ez dakit: beharbada zuk, guk ezagutzen ez dugun misterioren bat bizi izan duzue.

X. Zer gertatu zitzaion 19. hegaldiari? Zure iritzia jakin nahi dugu. WatsApp: 688. 60. 50. 50. Hamarrak eta berrogeita zortzi minutu.

E. Lagun batek esaten du “neuk klasean eman dut Bermudetako Triangeluan gertatzen dena. Kristoren magnetismo-indarra dagoela. Eta horren ondorioz gertatu ohil direla horrelako akzidenteak!.

A. Ez dakit! Magnetismoa?

X. Beno! Izan daiteke, ez? Teoria asko daude. Beno, gaurkoz…

A. Gero, konturatzen bazara gainera, hirukia oso handia da.

X. Um!

A. Eremu oso handia hartzen du. Nik beti imajinatzen nuen, ez dakizu…

X. 39. 000 metro karratu, leitu dut lehen, pentsa e? Zenbat den! Beno, hamarrak eta berrogeita zortzi minutu. Gaurkoz misterioaren tarte hau hemen uzten dugu. Jarraitu zure iritzia ematen, e?: zer gertatu zitzaion 19. hegaldi honi, zure ustez? WatsApp: 688. 60. 50. 50. 
 

detalle2

Dokuteka

B2
2012-10-18

x61pRelaContWAR

16362426
00:07:27

x61pViewCountWAR

7023

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR