detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

"Eskultura hiperrealista" Bilboko Arte Ederren Museoan

Erakusketa honetan, hiperrealismoak berrogeita hamar urtez giza figurazioan egin duen ibilbidea ikus daiteke.

 

 

“Nire eskulturetan ez dut

bizitza bikoiztu nahi;

giza baloreak irudikatzen ditut.”
 

Duane Hanson

 

 

 

Sam Jinks, Woman and child 2010

Hogeita hamalau eskultura hiperrealista daude ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan. 26 artisten lanak dira. Hiperrealismoa hogeigarren mendearen erdi-aldera sortu zen, eta figurazio berriarekin eta Pop artearekin zerikusi handia izan zuen. Lehen margolari eta eskultoreen helburua errealitatea ahalik eta zehaztasun handienarekin erreproduzitzea izan zen. Artista gehienek hastapenetan, abstrakzio-munduari ihes egiteko asmoarekin, irudi fotografikoa hartu zuten eredutzat.

"Eskultura hiperrealista 1973-2016" erakusketa bost zatitan dago banatua: Giza erreplikak, Eskultura monokromoak, Gorputzaren zatiak, Dimentsioen jolasa eta Errealitate deformatuak. Hiperrealismoaren barruan joera ezberdinak egon dira eta daude, eta pintore eta eskultore askok errealitatearen ez dute erreplika hutsaren kontzeptua besterik gabe onartzen. Adibidez, Jesus M. Lazkanok garrantzi handia ematen dio errealitatea interpretatzen jakiteari. Berak, esate baterako, heziketa-lana kontutan hartzen du, ikusleari errealitatea behatzen erakutsi behar zaiolako.

Arte Ederren museoan ikusgai dauden lanak irudi fotografikoetan daude oinarrituta. John De Andreak, adibidez, emakumezkoen biluztasun-irudiak izugarrizko zehaztasunarekin erreproduzitzen ditu. Benetako emakumezkoen gorputzak dirudite. Juan Muñoz madrildarrak landutako giza irudiak neurri txikikoak dira, baina xarmangarriak. Gizarte-bizia errepresentatzen dute: giza irudiak eguneroko eginkizunetan okupatuta, hizketan, elkarrekin solasean... Brontzean edo matxe paperean gauzatutako lanak dira. Duane Hansonek, konponketak egiten ari diren langileak irudikatzean, beraien egoera soziala islatzen du. Estatubatuar hauek landutako irudiak tamaina naturalekoak dira, eta gehienetan erretxinarekin edo material sintetikoarekin egindakoak.

 

Paul McCarthy, That Girl (T.G. Awake), 2012-2013.

 

Eskulturgintzaren historian korronte ezberdinak eman dira. Grezian eta Erdi Aroan giza irudien eskulturak polikromatuak ziren eta ondorengo mendeetan, berriz, harrizko eta marmolezko irudiak leundu eta bere horretan uzten ziren. Egungo eskulturgintzan lehengaiak erabat aldatu dira: Zenbait artelan gauzatzeko hormigoia, egurra, zinka, burdina, aluminioa ... erabili ohi dira, eta artelanak suntsikorrak direnean kristala, izotza ...
Erakusketa interesgarri hau irailaren bukaerara arte zegoen programatua, baina badirudi luzatu egingo dela hasieran izandako atzerapenarengatik. Obra gehienak museo eta bilduma pribatuetatik ekarri dituzte. Erakusketaren komisarioa Otto Letze da.

 

Erakusketa 2016ko irailaren 26ra arte egongo da ikusgai (nahiz eta badirudien luzatu egingo dela epe hau).

Informazio gehiago, museoaren webgunean.


detalle2

Dokuteka

B2
2016-09-20

x61pRelaContWAR

  • Dorronsoro , Juanjo
16243338

x61pViewCountWAR

8423

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR