detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Manolo Valdesen eskulturak Valentzian

Manolo Valdes artista valentziarrak erakusketa jarri du Ciutat de les Arts i les Ciències-en

 

"Haien lanak, zentzurik zabalenean taldearenak ziren,
Solbes eta Valdesek elkarrekin,
batera eta parekidetasunean
gauzatu zituzten beren koadroak
"


V. Bozal

 

Manolo Valdes 1942. urtean jaio zen Valentzian. Bertan egin zituen oinarrizko ikasketak. 1975ean Arte Ederren Eskolan hasi zen artegintza ikasten, baina ez zitzaion egokia iruditu Eskola hartako programa, eta ibilbide propioa jarraitzea erabaki zuen. Hirurogeiko hamarkadaren hasieran eman zuen ezagutzera bere obra Madrileko Nebil arte galerian. Aurkeztutako margolanak espresionismo abstraktuaren estilokoak izan ziren, eta teknikoki eta formalki oso baloratuak arte-adituen artean. Hamarkada berean Antonio Toledo, Rafael Solbes eta Gorrisekin batera "Estampa Popular" deituriko taldea osatu zuten. Partaideen artean ez zegoen adostasun ideologiko handirik, eta horregatik berehala banatu ziren. Jarraian "Equipo Crónica" taldea sortu zuten. Hauek artegintza garaikidearen oinarriak ezartzen ahalegindu ziren. Bere helburua irudi berriekin eta Goyaren, Maneten, Velazquezen ... koadroetatik hartutako zenbait elementurekin elkarrizketa bat sortzea izan zen. Haien ustetan artegintza ez zen izan behar jenialtasunaren emaitza, artista erromantikoen eginkizuna edo aberasteko iturria. Equipo Crónicaren berrikuntzetako bat artelanak taldearen izenean sinatzea izan zen. Jarduera horrek taldearen barruan tirabirak sortu zituen, eta, 1981. urtean, Rafael Solbesen heriotzaren ondoren, artista bakoitzak bere bidea urratzea erabaki zuen.

Diadema

Manolo Valdesek Equipo Crónicaren zenbait jarduerari ez zien erabateko uko egin eta Artearen Historian zehar nabarmendu ziren margolarien lanak berrinterpretatzen jarraitu zuen. Adibidez, Velazquezen Meninak bere eskulturen eta margolan askoren baliabide bihurtu dira. Duela urte batzuk Zurriolako pasealekuan Meninen eskulturak ikusteko aukera izan genuen.
Manolo Valdesek erakusketa ugari egin du munduan zehar. Bere obra New Yorkeko Metropolitan Museoan, Parisko Pompidou zentroan edo Bostoneko Arte Ederren museoan dago. Valentzian ikusgai dauden obra hauek aurreko hilabeteetan Parisko Place Véndomen eta New Yorkeko Lorategi Botanikoan egon dira. Sei eskultura hauek Valentziako Hortensia Herrero Fundazioari esker ekarri dituzte Calatrabak egindako Ciutat de les Arts i les Ciéncies-era. Eskultura hauetatik herritarrek bat bozkatu ahal izango dute, eta Fudazioak aukeratutako obra hori hiriari oparituko dio.

Tximeletak

Emakumezkoaren sei irudi hauek edertasunaren eta glamourraren sinboloak dira. Erakusketaren helburua gaur egungo emakumearen luxua eta bikaintasuna azpimarratzea da. Equipo Crónica taldeak gizartearen ikuspegi kritikoa islatu zuen bere garaian. Parisko Place Vendóme eta Ciutat de les Artseko erakusketetan beste irudi bat eman nahi izan du. Manolo Valdesek eskultura hauen bidez emakumearen eta kontsumo-gizartearen arteko harremana gogoratzen digu. Emakumearen distira eta dotorezia erakusteko, diademaz, tximeletaz, pamelaz eta belarritako handiz apaindu ditu irudien buruak.
Manolo Valdesen sei eskultura erraldoi hauek Valentziako hiriburuan egongo dira ikusgai abenduaren 10era arte
 

Juanjo Dorronsoro


detalle2

Dokuteka

B2
2017-09-05

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16175326

x61pViewCountWAR

3398

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR