Freddie Mercury eta Queen ez dira isildu

1946ko irailaren 5ean jaio eta 1991ko azaroaren 24an hil zen Freddie Mercury, Queen musika-taldeko abeslaria. Hala ere, esan daiteke Queen taldeak eta Freddie Mercuryk bizirik segitzen dutela gure artean.

Musikaria 1991n hil zen, baina esan daiteke Queen taldeak eta Freddie Mercuryk bizirik segitzen dutela gure artean.


Zanzibarren jaio zen Freddie Mercury 1946an, herri hori Britainia Handiaren protektoratu zenean. Bere benetako izena: Farrokh Bommi Bulsara. Gurasoak pertsiar jatorrikoak ziren, eta zoroastrikoak erlijioz. Zortzi urterekin Indiara eraman zuten, britainiar estiloko eskola batera. Han hartu zuen Freddie ezizena. Bertan antzeman zioten musikari-sena. Musika-talde bat ere sortu zuen; Freddie taldeko piano-jolea zen.


18 urterekin Ingalaterran zen. Musika-ikasle ona, baina artea eta diseinu grafikoa ikasi zituen unibertsitatean. Arropa diseinatu, bigarren eskuko arropa saldu, Ibex taldean jo… denetik egiten zuen bizimodua ateratzeko. Musika-ikaskide bat Smile taldeko bateria-jolea zen, eta egun batean Freddie gonbidatu zuen abestera. Bazekiten abeslari ona zela. Eta taldeko partaide bihurtu zen. Berak proposatu zien taldeari izena aldatzea: Queen. Horrekin batera bere izen artistikoa hartu zuen, Freddie Mercury, eta taldearen logotipoa diseinatu zuen partaideen zodiakoa aintzat hartuz. Garai horretan, 70eko hamarraldian, andregaia zuen Mercuryk. Zazpi urte iraun zuen harremanak; gero, batez ere, gizonekin hasi zen maitemintzen, baina etxean ez zuen bisexualtasuna aipatzen, etxekoak ez mintzeko. 

 

 

 
 

 Amarekin otoitz egitera bere urtebetetze egunean

Queenen lehen diska


Londreseko emanaldi baten ondoren EMI diskoetxearen arreta jaso zuen Queen taldeak. Ordurako oso jantzi bitxiak eta ausartak erabiltzen zituen Mercuryk emanaldietan.  1973an Queen I albuma argitaratu zen. Rock indartsua egiten zuten, taldea ezagun eta arrakastatsu bihurtuko zuena. Hurrengo urtean atera zen Queen II. Eta 1975ean heldu zen mundu-mailako arrakasta Bohemian Rapsody singlearekin. Izen bereko albumean taldeko partaideek bere onena eman zuten konpositore gisara. 1977an, berriz, We are the Champions abesti mitikoa plazaratu zuten. Abestia ia emanaldi guztietan jotzen zuten. Abesti honen konpositorea Mercury bera izan zen.
Aipatutakoaz gain, era askotako abestiak sortu zituen; ez zen rockera mugatu. Adibidez, Barcelona abestia, taldekide batekin.  Abesti hori Mercuryk eta Montserrat Caballek Ibizako Ku diskotekan abestu zuten elkarrekin, 1987an. Abeslari gisara normalean tenore-ahotsa zerabilen Mercuryk. 700 bat emanaldi egin zituen Queen taldearekin. Horietako asko oso jendetsuak. Adibidez, 1981ean, Brasilen, 131.000 zale bildu ziren futbol-zelai batean. Eta izan ziren jendetsuagoak ere. 


Kantaria hil eta handik urtebetera Barcelona abestia Bartzelonako Joko Olinpikoetako himno bihurtu zen, eta gurean  Egan taldeak Queen omenduz diskoa atera zuen.


Jaitsi
B1
2015-09-04
16166588
6165