Frida Kahloren biografia laburra
Baina nor izan zen Frida Kahlo emakume famatua?
Egoera horretan koadroak pintatzeari ekin zion, eta harreman estuak izan zituen zenbait artistarekin: José Clemente Orozcorekin, David Alfaro Siqueirosekin, eta batez ere, Diego Riverarekin. Honek 43 urte zituela, eta Fridak 22, elkarrekin ezkondu ziren. Biak alderdi komunistako kide ziren.
Diego eta Frida
Hogeigarren hamarkadako urte haietan egundoko berpizkunde artistiko mexikarra sortu zen herrialde hartan. Zapalkuntza kolonialaren pean mendeak pasa ondoren, herriaren gogo nazionala esnatu egin zen. Artea ere nazio-baloreak sustatzeko giroaren eragile garrantzitsua izan zen: sustrai indigenak, historia, berdintasun etnikoa eta soziala, pintore handien muralak garrantzi handikoak izan ziren.
Horrek guztiak sekulako eragina izan zuen Fridaren bihotzean ere. Aitaren aldetik odola alemana zuen, baina mestizoen itxuran azaltzea gustatzen zitzaion: kolonaurreko lepokoak, gona luzeak (agian hankako gaitza ezkutatzen lagunduko zion). Baina 1930ko aginte politiko berriek ez zituzten aurreko urteetakoek bezala pintura muralak babesten, eta gauzak zeharo aldatu baitziren, Ipar Amerikara joan zen Frida bere senarra Diegorekin.
Ez zen, ordea, hango high society-ren girora ohitu. Gainera, zoritxar asko jasan behar izan zituen: besteak beste izan zituen hiru abortuek sortu zioten atsekabea ez zen nolanahikoa izan: horren lekuko dugu utzi zigun bere Henry Ford Hospital izeneko koadro ezaguna (emakume bat odol-jarioa duela ohean etzanda, Detroiteko industria-desertu hotza atzealdean). Hori aski ez balitz, senarrarengandik apartatu egin zen berarekin leiala ez zelako.
Henry Ford Hospital artelana
Handik urte betera, ordea, berriro ezkondu ziren, baina sexu-harremanik ez izateko baldintzapean. Berrogeiko hamarkadan ospearen eta loriaren gailurrera heldu zen Frida, surrealisten mirespena eta lilura lortuz. Baina, jota zegoen osasun aldetik.
Ebakuntza-mordoa pairatu zituen, hanka bat ere moztu behar izan zioten.
"La columna rota" artelana
1954ko uztailaren 13an hil zen, 47 urte zituela, Coyoacango bere etxean. Salma Hayek aktoreak hartu zuen Fridaren papera zinean antzezteko ardura.