Ejercicio
Konposta egitea
Gero eta arazo handiagoa sortzen digu zaborrak. Konpostatzea omen da irtenbideetariko bat.
1. ataza: Konposta.
Irakurri erreportajea (egin klik dokutekan), ulertu eta, ondoren, adierazi zer bota daitekeen konpostara eta zer ez.
Bukatzean, nahi izanez gero, mintzatu gai honi buruz lagunekin: zein ohitura duzun erostean edota birziklatzean, etxean zer-non biltzen duzuen, errausketaren auziaz zein iritzi duzun, etab.
2. ataza: Vermikonpostagailua.
Irakurri hirian konposta egiteko izena duen testua (egin klik dokutekan), ulertu eta, ondoren, egin ariketa. Helburua da vermikonpostagailuaren hiru atalak edo azpilak zertarako diren azaltzea; horretarako, lotu ezkerraldeko azpilak eskuinaldeko azalpenekin.
Gaiarekin lotuta duzu konposta eta birziklapena izeneko testua (hori ere dokutekan dago). Gehiago sakondu nahi baduzu, irakur ezazu erreportaje hori, eta, gero, idatzi 50 bat lerroko idazlan txiki bat, gaiaren xehetasunak azaltzeko.
Azkenik, ahoz esplika iezaiozu lagunen bati vermikonpostagailuaren nondik norakoak.
3. ataza: Zer dakizu konpostatzeari buruz?
Konpostatzeari buruz zer dakizun ikusiko dugu orain. Horretarako, aukeratu erantzun egokia.
Ariketa egiten hasi baino lehen irakurri dokutekan dituzun bi testuak: Konposta eta birziklapena eta Hirian konposta egiteko izeneko erreportajeak.
Actividad
