irakurgai-mailakatuak-fitxa
Bihotzean napalma
Desirari buruzko gogoeta eta zapalkuntzen alegoria gisa izendatu dute Guaschen lehen eleberri hau. Hamar hizkuntzatan irakur daiteke, eta 2024an The New Yorker aldizkarian urteko liburu onenetakoen zerrendan sartu zuten.
EGILEA: Pol Guasch
ITZULPENA: Ibai sarasua Garcia
ARGITALETXEA: Txalaparta
URTEA: 2026
Bizi diren herrian ez da haiek beste inor geratzen, alde egin zuten denek. Fabrikako ezbeharrak dena argiz bete zuen hainbat egunez, eta, gero, militarrak etorri ziren: etxeak hustu, gutunak ekarri eta mozkortzera.
Hor, etorkizunetik asko eta iraganetik beste horrenbeste duen distopia horretan, eremu geografiko anbiguoan, bi mutil gazteren harremana izango da istorioren ardatza. Boris maitaleari eskutitzak bidaliko dizkio protagonistak beste hizkuntzan mintzatzen diren soldaduez eta haien bortizkeriez, mutilak barruan duen maitasun ezin kabituzkoaz.
Hona pasarte bat (14. or.):
"Ez dut gustuko, Boris. Begiak animalia baten modukoak ditu. Eta animalia baten moduan ibiltzen da. Eta animalia hatsa dario. Eta nik gorroto ditut begi hantusteak, harenak bezalakoak, mingain gezurtiak, gaizkirantz lasterka lerratzen diren zangoak eta anaiak borrokan jartzen dituzten gizonak. Gorroto ditut. Eta kaskamotz ibiltzen da, denak bezala; nola agindu, hala egiten baitute.Obeditzen besterik ez dakite, eta zoko denetan agintzen ibiltzen dira gero, eta besteei zer egin behar duten esaten diete, eta nola egin behar duten; agintzen dietenei inoiz ez baitiete erantzuten, ez direlako ausartzen. Baina badakizu, Boris, gero nonahi ibiltzen direla metrailetarekin agindu eta agindu, beste beso bat izango balitz bezala. Ziur halakoxeak zirela zure gurasoei beste hori egin zietenak ere, Boris, ziur nago. Ziur."
