detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ahanzturaren aingerua

Austria hegoaldean gaude, Jugoslavia zenaren muga-mugan, eslovenieraz hitz egiten duen eta alemanez hozta-hozta moldatzen den landa-inguruneko komunitate batean. Emakume batena da ahots nagusia: neskato bat aurrena, neska gazte gero, eta emakume azkenik. Ahots aztoragarri eta aldi berean poetikoa da berea.

 EGILEA: Maja Haderlap

ITZULPENA: Idoia Santamaria

ARGITALETXEA: Pamiela

URTEA: 2025

Giro hotzean, nazien aurka arituko diren aita eta aitona, Ravensbrückeko kontzentrazioesparruan atxilo egondako amona eta errealitateari ihesi egin nahi dion ama. Basoak, heroi anonimoak, salatariak, mugak, eguneroko bizitza eta heriotza. 

Maja Haderlapek eslovenieraz eta alemanieraz idazten du eta gaur egungo Europako idazle handienetakoa da. Ahanzturaren aingerua liburuak hainbat sari eskuratu ditu, hizkuntza askotara irzuli da eta kritika sutsuak jaso ditu.

 

Hona pasarte bat (8. or.):

"GARAGAR-KAFEA edaten dut biberoian, amonak sukaldeko apalik baxuenean niretzat kukutzen duen horretan. Handiegia zara biberoia hartzeko, esaten dit, baina zuk nahi duzun bitartean, prestatuko dizut. Sukaldeko banku luzean etzaten naiz, inoren ikus-eremutik desagertzeko, eta kafe egin berria edaten dut hurrupaka. Handiegia, dio berriro amonak. Norbait sartzen daba, utzi berehala biberoia lurrean."

Páginas: 250

detalle2

Docuteca

C1
27-11-2025

x61pRelaContWAR

38771412

x61pViewCountWAR

780

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR