detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Sakelako bihotzak

Egungo nobela bat egungo gazteriaz, milurte berriarekin bateratsu jaiotakoen Z belaunaldiaz: haien musika eta solasak, haien amodio eta denbora-pasak, haien beldurrak eta ametsak, haien parrandak eta manifak. Iniziazio-nobela bat ondu du Julen Apellak bere estreinako narratiba-lanean.

 
EGILEA: Julen Apella

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2025

 

Iniziazio-nobela bat ondu du Julen Apellak Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere estreinako narratiba-lanean, adiskide-talde bateko kideen ibilerak kontatuz, asperdura noragabearen eta bizi-minaren eferbeszentzia artean mugitzen direnak tabernetan nahiz ikasle-pisuetan. Garai baten kronika eta lagunarte baten erretratua, umore eta drama ukituak konbinatuz hainbat gairi buruzko hausnarketa dakarrena: inozentziaren galera eta identitatearen eraikuntza, gaztaroaren bitalismoa eta helduaroko erronkekiko ezinegona.

2024ko Agustin Zubikarai bekaren irabazlea.

Irakurri esteka honetan liburuaren aurkezpenaz NAIZ egunkarian idatzitako artikulua

Hona pasarte bat (9. or.):

"2023 da, eta demagun, ondorioz, mugikorrean mezua bidaltzen ari den tipoa Jokin deitzen dela. Demagun 21 urte dituela, gutxi gorabehera metro bat eta 85 zentimetro, begi berdeak, ile beltza eta rapatua; eta sudurrean duen piercing zilarrezkoak estrategikoki konbinatzen duela ezker belarrian duen uztai txiki halaber zilarrezkoarekin; guapoa da, neurriz simetrikoa aurpegiko ezaugarriei dagokienez, gihartsuegia izan gabe gihartsua, eta intentsitate gradu erakargarri bat du: ez kaotikoa baina bai bizia, energia kutsatzen duena solaskidea deseroso sentitzera iritsi gabe. Labur esanda: bere itxurak ez du islatzen depresio luze batetik atera berria denik."

 

Páginas: 240

detalle2

Docuteca

C1
11-12-2025

x61pRelaContWAR

38897448

x61pViewCountWAR

781

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR