Olatuak sutzen direnean

Zarautz, 1980ko hamarkada. Etxe berean sortu ziren bi anaiaren bizitzari segitzen die Haritz Larrañagaren lehen eleberriak, Franko hil osteko urte haietatik abiatuta.

EGILEA: Haritz Larrañaha

ARGITALETXEA: Txalaparta

URTEA: 2025

Haurtzaroa eta heziketa konpartitu arren, bide desberdinei heltzen diete liburuaren protagonista diren bi anaiek: bata, askatasun indibidualaren bila, itsasoan babestuko da, surflari porrokatu bihurtuta; besteak askatasun kolektiboa izango du helburu, eta borroka armatuaren olatuan murgilduko da. 

 

Liburuaren aurkezpen-ekitaldia ikus dezakezu Zarautz Guka aldizkariaren webgunean.

 

Hona pasarte bat (12. or.):

"Bereziak ziren igande eguerdiak Zendoiarenean. Itzelezko lana izaten zen hamaiketakoak eta bazkariak prestatzen. Oiloak sakrifikatu eta lumatu, haragi egosia eta salda prestatu, ehizakiak kozinatu eta bezeroak artatu. Eta artea, Lizar eta Imanolek bazterrak nahasi baino ez zuten egiten. Horregatik, aitonari sukaldeko sua hornitzeko egurrezko fruta kaxak zatitzen lagundu ostean, lotu egiten zituzten, arazorik eman ez zezaten. haien lehengusua Alatz ere han izaten zen, baina hura ez zuten lotzen, izeba Doloresen esanetan, oin lauak zituelako."

 

 

Páginas: 240
C1
14-05-2025
31728060
372