Kanbodiako enbaxada

Egileak emakume etorkinen egoeraren zati bat jasotzen du Fatouren begietatik egindako kontakizun original honetan. Bere errutinak bere askatasunaren mugak eta bere etorkizunaren ezegonkortasuna ulertzen laguntzen digu. Era berean, esklabotza modernoari eta gizarte-desberdintasunei buruz hausnartzera behartzen gaitu. Zadie Smithen obran sartzeko atari paregabea.

EGILEA: Zadie Smith

ITZULTZAILEA: Garazi Ugalde

ARGITALETXEA: Igela, Mintaka saila

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Itzultzaileak egindako liburu-aurkezpena ikusteko, hemen klikatu. 

Hona pasarte bat (7. or.):

Kanbodiako enbaxada, nork esperoko zuen halakorik? Inortxok ere ez. Inork ezin zuen eta ezingo luke halakorik espero. Ezusteko ederra, gu guziontzat. Kanbodiako enbaxada!

Enbaxadaren aldamenean bada kiroldegi bat. Beste aldean, etxebizitza pribatuen segida bat, arabiar aberatsen jabetzakoak gehienak (edo hala diogu guk, willesdendarrok). Zutabe korintoarrak dituzte ate nagusiaren alda banatan, eta -uste zabaldua denez- igerilekuak atzeko aldean. Enbaxada, aldiz, ez da oso ikusgarria. Londres iparraldeko aldirietako txalet bat baino ez da, lauzpabost logelakoa, hogeita hamarreko hamarkadan eraikia eta zortzi bat oineko adreiluzko hormaz inguratua. Hara eta hona, horma horizontalean igaroz, lumabola bat hegaldatzen da. Badmintonera jokatzen ari dira Kanbodiako enbaxadan. Plik, plok. Plik, plok.

Páginas: 71
B2
10-02-2025
31406989
561