Ekaitza eta beste 34 ipuin

35 ipuin daude bilduta Kate Chopin estatubatuar idazlearen liburu honetan. Estatu Batuetako hegoaldean kokatzen dira gehienak eta liburuko azken ipuina, "Ekaitza", aukeratu dute izenburura eramateko. Mississippi ibaiaren ertzean bizi izan zen Chopin hainbat urtez, eta Natchitoches inguruko kotoi-soroetako gertakariak islatu zituen bere kontakizun gehienetan. Nabarmentzen dira bere garaiko emakumeak, txiroak, natiboak eta esklabo izandako beltzak. Eta jasotzen ditu, baita ere, haien borondate eta desirak. Halere, Paris inguruko konbentu bateko mojak ere protagonista dira ipuin batean eta New Orleansen kokatzen dira beste istorioetako batzuk.

Egilea: Kate Chopin
Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi Zurutuza
Argitaletxea: Erein eta IGELA
Argitalpen-urtea: 2022

 

Egilea ez zen batere onartua izan bere garaian, jorratzen zituen gaiak orduko moralarekin talka egiten baitzuten. Ondorioz, baztertua izan zen hainbat urtetan, duela 50 urte inguru arte. Orduan bai, onartu zen bere lana eta hainbat hizkuntzatara ekartzen hasi zen.

 

Lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.

 

 

 

Páginas: 382
C1
12-08-2022
29746745
700