Dublindarrak

Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak. Hamabost ipuinez osatutako ipuin-bilduma da, batasuna duena. Kontakizunek XX. mende hasierako Dublin hiria deskribatzen dute, baita erdi mailako irlandar gizartea ere. Irlandar nazionalismoa puri-purian zegoen garaian idatzi zen liburua, une garrantzitsua Irlanda herrialdearentzat.

Egilea: James Joyce
Itzultzailea: Irene Aldasoro
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2022

Bildumaren lehen kontakizunetako narratzaileak haurrak dira, eta aurrera egin ahala, hauen bizimodua eta kezkak pertsona helduenak bilakatuko dira. Hori horrela, bilduma hiru atale kronologikotan banatuko da: haurtzaroa, gaztaroa eta helduaroa.

 

Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:

AHIZPAK

ORAINGOAN EZ ZEGOEN itxaropenik: hirugarren atakea zuen. Gauero-gauero igarotzen nintzen etxe ondotik (opor-garaia zen) eta leihoaren lauki argitua aztertzen nuen: eta gauero-gauero argi bera ikusten nuen, motela eta berdina. Hilda balego, pentsatzen nuen, kandelen errainua ikusiko nuke leiho-sare ilunduan, bai bainekien bi kandela jarri behar izaten zirela hilotzaren burualdean.

Askotan esan izan zidan: Ez nago luzerako mundu honetan, eta hitz hutsak zirela irizten nion. Orain banekien egiazkoak zirela.

7.or.

Páginas: 268
C1
12-08-2022
29746691
770