irakurgai-mailakatuak-fitxa
Dublindarra
James Joyce idazlearen bizitza komikian. Joyce idazle handiak (1882-1941) ez zuen bizitza samurra izan. Familiaren egoera ekonomikoak eskola uztera behartu zuen, eta berak ere gorriak pasa zituen handitan diru aldetik, ospea lortzen hasi zen arte.
Ospea bai, baina begietako ebakuntza egiteko adina diru ez, eta lagunei esker lortu zuen dirua. Joyce toki eta herrialde askotan bizi izan zen, erbestea ere ezagutu zuen… Egun batean, Irlanda gerran zela, soldadu batzuk Nora, Joyceren andregaiaren egongelan sartu ziren handik etsaiak tirokatzeko. Gerra horretaz gain, bi mundu-gerrek ere izan zuten eragina beregan. Eta AEBetan bere Ulises lana debekatu egin nahi izan zuten.
Horiek, eta beste kontu gehiago, kontatzen ditu komiki saritu (2012an Komikiaren Sari Nazionala lortu zuen) honek.
Egilea: Alfonso Zapico
Itzulpena: Bego Montorio eta Eskarne Mujika
Argitaletxea: Astiberri
Argitalpen-urtea: 2015
Komikiaren zati bat hemen duzu irakurgai.
