Hamazazpigarrenean aidanez

Udalbiltzaren “Geuretik Sortuak” proiektuaren baitan kokatzen da bi liburukitan eskaintzen den “Hamazazpigarrenean aidanez” ipuin-bilduma. Egitasmo honek Euskal Herriko 25-30 herritan du kokalekua eta protagonista nagusiak kulturgileak dira. Zehazki, zinemagintza, literatura eta antzerkigintzako 20-25 kulturgile. Hautatutako herrietan egonaldiak egin dituzte kulturgile horiek, eta egonaldi horietatik, herri bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako lanak sortu dira.

Egileak: Askoren artean
Argitaratzailea: Udalbiltza 
Argitalpen-urtea: 2022

 

Kasu honetan, hamasei idazlek, hamasei herritan bizi izandakotik, hamasei kontakizun asmatu dituzte eta denek batera, hamazazpigarren bat osatzen dute. Tokian tokiko iragana, oraina eta etorkizuna irudikatu dute. Imaginario berri bat sortu da, euskaldunok euskaldunontzat. 

Ipuin guztiak helbide honetan daude irakurgai.

 

C1
05-08-2022
29726749
295