detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zukafukamusuka

Ipuin-bilduma hau Judit Ruiz de Munain informatika-ingeniariak idatzia da eta liburu erotikoa da, ausarta eta iradokitzen duen horietakoa. Berak esana da ipuin hauetan desio asko daudela, gertatzea gustatuko litzaigukeena islatzen dela, azken finean gure fantasiak.

Egilea: Judit Ruiz de Munain
Marrazkiak:Jokin Mitxelena
Itzulpena: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2017

Toki batera joan, norbait begiz jo, eta berehala igurtziak, musukatzeak, elkar ukitzeak …. Horrelakoak dira ipuin-liburu honetako istorio batzuk. Jokin Mitxelenak egin ditu ipuin hauetako marrazkiak, " shunga" teknika japoniarra erabiliz.  Literalki "udaberriko irudi" esan nahi du "shunga"  hitzak eta udaberrian natura nolakoa den, horrelakoak dira liburu honetako testu eta irudiak, oparoak, umelak, basatiak eta jostagarriak.

Hona pasarte bat:
Lo trinko zaude, ile mataza nahas-mahas. Agerian, besaburu bat, beso bat, bular bat, ipurmasail bat, hanka bat, denak ala denak ere hotz sumatu dizkizudanak banan-banan ukitzearekin batera. Gorputzak goiz-alban izan ohi duen usaina darizu, baina baita gaueko larrualdiarena ere.

(43. or)

Hemen idazleak eginiko liburuaren aurkezpena

Páginas: 131

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
08-09-2017

x61pRelaContWAR

16175401

x61pViewCountWAR

3719

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR