irakurgai-mailakatuak-fitxa
Bidea da borroka
Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek egin dute “Bidea da borroka” izeneko komikia eta bi bertsolariak hazi ziren garaiko kontuak ekarri dituzte kontaketa grafiko honetara: ikastolak, gaztetxeak, erreferentziazko musika-taldeak…. Martin Artola bertsolaria da protagonista nagusia. Hogeita hamar urte inguru ditu, gipuzkoarra da eta lehen aldiz lortu du Barakaldon ospatuko den Bertsolari Txapelketako finalerako pasea.
Egileak: Beñat eta Unai Gaztelumendi
Argitaratzailea: Bertsolari Aldizkaria
Argitalpen-urtea: 2021
Bizkai alderako bidaia autoz egingo du Martinek eta bidean bere bizitzako hainbat pasarte errepasatuko ditu.
Martinez gain, beste lau pertsonaia aurkituko ditugu komikian: Bertsoak gustuko ez dituen Urko; Martinen txikitako lagun Ekhiñe; Martinen kantu kidea eta bere arazoak entzuteko prest dagoen Sara,; eta berezi samarra den Iparra.
Beñatek idatzi du komikiaren gidoia eta Unaik egin ditu marrazkiak.
Komikiaren booktrailerra helbide honetan duzu ikusgai.
berria egunkarian argitaratutako liburuaren iruzkina helbide honetan duzu irakurgai.
