detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Nork

Xabi Paya bertsolariak eta Patxi Gallego komikigileak Nork izeneko komiki edo eleberri grafikoa argitaratu berri dute. Bertsolari aldizkariaren 100. alean umorea eta misterioa nahasten dira.

Oinarrian, bertsolaritzaren inguruko jendearentzat oso ezagunak diren pertsonaiak dira protagonista. 2013an Andoni Egaña berriz aurkeztu izan balitzEuskadiko Bertsolari Txapelketara? Eta irabazi izan balu?
Fikziozko final batetik abiatzen da lana, fikziozko final horretan Andoni Egañak irabazi egiten du, baina istripu edo dena delako batean, hil egingo da bertsolaria, azken agurra kantatzera doan une berean. Horrek aitzakia ematen du obra osoan zehar istripua izan den ala ez argitzeko, eta izan ez bada, erruduna nor den aztertzeko, euskal kulturaren baitan.
Euskal Kulturaren hainbat erreferentzia daude, ez bakarrik bertsolaritza mundukoak, baina bertsoa oso presente dago, finalista guztiei galdeketa egiten zaielako, adibidez.

 

 

 

Egileak: Xabi Paya eta Patxi Gallego

Argitaletxea: Bertsolari Aldizkaria

Argitalpen-urtea: 2015


Bertsoz josita dago eleberria, misterioa ere badago, bertsoa eta komikia uztartzen dira ale oso batean. Bukaeran, doinutegia ere badago, Soinu bandategia izeneko atalean, doinuen aipuekin.
Bertsolaritza jendearengana hurbiltzeko tresna izan nahi du, umorearen bitartez. 


 

Páginas: 143

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
07-12-2015

x61pRelaContWAR

16238237

x61pViewCountWAR

2929

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR