irakurgai-mailakatuak-fitxa
Maraton: Athleticen historia ezberdin bat (+CD)
Maraton, Sara Estevez bilbotar kirol kazetari handi eta zorrotzaren ezizena da.
Emakume honen biografiaren eskutik, Bilboko futbol-taldearen historia kontatzen digu liburuak, Sara Estevezen ikuspegitik. Sarak asko du kontatzeko. Izan ere, futbol-taldea sortu eta hogei urtera jaio baitzen bera.
Egilea: Lutxo Egia
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016
Oharra: Liburu hau Arian Irakurgai Mailakatuak sailekoa da, eta 10 atal ditu. Tarteka irakurritakoaren gaineko ariketak daude, edo lexikoa lantzekoak… Ariketen erantzunak ere baditu. Edo liburua osatzeko erabili den bibliografia. Hainbat hitz zailxeagoak azpimarratuta datoz testuan: horien esanahia atzeko hiztegian datoz. Liburuak CD bat du narrazioa entzuteko.
Hona pasarte bat: Sarak 1945ean, Unquinesa lantokian zebilela, zer egin zuen.
Luze gabe, itxaron-zerrendan apur bat egon ondoren, Sara Athleticeko abonatu bilakatu zen. Abonatua, bai, 1979ra arte emakumeek ez baitzuten bazkide izatea lortu.
Sarak Unquinesako aparteko ordainsaria baliatu zuen abonua ordaintzeko. Aparteko ordainsaria 750 pezeta (4,5 euro) ziren, eta gerraosteko urte gogor haietan, Sarak baimena eskatu zion amari dirua hartan gastatzeko.
(8.or)
