detalle dokuteka-generico-fitxa

Athletic-en ereserkia bihotzekoa izan duen pertsona suspertzeko

Athletic-en ereserkia aproposa omen da bihotzekoa izan duen pertsona bat suspertu edo erreanimatzeko.

Mikel Baza, Bizkaiko Medikuen Elkargoko kideak emango dizkigu gai honen gaineko xehetasunak.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Manu Etxezortu.-Orain arte bagenekien Bilbon eta Bizkaian batez ere jende askok, daramala Athletic  bihotzean baina albiste honek, Aiert, erabat harritu gaitu. E …  Athletic-en ereserkia aproposa omen da bihotzekoa izan duen pertsona bat suspertzeko, erreanimatzeko.
Aiert.- Hombre Manu, ni albisteak ez nau hainbeste hainbeste harritu Athletic horretarako eta gehiagorako ere kapaza delako
M.E.- Hala bestea!
A.- Kasu honetan, kasu honetan hori da, hori da notizia…
M.E.-Serio ari gara.
A.- Athletic-en ereserkiak bihotzekoa sendatzeko balio duela eta onena da ez dagoela zertan Athletic zalea izan, e? mundu guztiarentzako balio du, hori ez diot nik hori, Bizkaiko Medikuen Elkargoak esana da. Serio, antza denez, kanpaina bat jarri dute martxan , Bizkaiko Medikuen Elkargotik
M.E.- Bai.
A.- Bizkaiko ikastetxe guztietan irakasleei eta ikasleei RCP, bihotz eta biriketako erreanimazio  masajea nola egin behar den irakasteko. Kontua da Athletic-en ereserkiaren erritmoa primerakoa dela, erritmo horretan egin behar delako hain justu RCP masajea. Erritmo horretan egin behar zaizkio bularraren gainean konpresioak bihotzekoa jasan duen pertsonari. Bideo bat ere zintzilikatu dute Interneten
“Athletic gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria
Herritik sortu zinalako
maite zaitu herriak
Gaztedi gorri-zuriak
zelai orlegian
Euskal Herriaren
erakusgarria
zabaldu daigun guztiok
irrintzi alaia:
Athletic, Athletic,
zu zara nagusia”
A.- Eta hor pultsazioak berreskuratu egiten ditu.
M.E.- Bale, Athletic-i esker, ereserkiari esker. Mikel Baza, Bizkaiko Medikuen Elkargoko kide da. Mikel egun on.
MIKEL BAZA -Egunon, bai.
M.E.- Realaren ereserkiak ez du balio? Txuri-urdinek ez du balio, Mikel?
M.B. -Ba ez dakit, nik uste dut Athletic-ena oso oso egokia dela, e?
M.E.- Bai
M.B -Bai, horrekin lortzen dira ehun sakada minutu ematea eta hori da behar den erritmoa eta Athletic-en himnoak hori, baldintza hori betetzen du.
M.E.- Bai, zenbakia da hori esan duzu ehun konpresio egin behar dira minutuko, ehun sakada esan duzu
M.B -Hori da, hori da, orduan, bueno, egia da helburu hori lortzen eta ehun sakada horiek minutu batean e … ba gainera denbora bueno ba hainbat minututan askotan ba …  lortzeko ba, beuno, kontzentrazio … kontzentrazio egokia behar dela eta bueno ba kanta bat buruan izatea, eta kanta ezaguna eta bihotzean sentitzen duzuna baldin bada … ba askoz ere hobeto.
M.E.- Bale. Esplika iezaguzu zehatzago nola egin behar den, e … jarri beharko genituzke bi eskuak bihotzekoa izan duen pertsonaren bular gainean, esku bat bestearen gainean eta kasu honetan Athletic-en ereserkiaren erritmoa segiz presioa egin, ezta?
M.B. -Hori da, sakatu e … bularraren erdian jarri, pertsonak egon behar du leku … bueno, gogor batean, hoberena gomendatzen duguna da lurrean egotea eta … eta bueno ba saka … lehenengo eta behin, guk kanpaina honekin bilatzen duguna da ba sentsibilizazio bat, lehengo pausua beti izango litzateke e … 112ra deitu, abisatu laguntza eske eta orduan bueno ba anbulantzia edo laguntza etorri arte, ba, masajeari ekitea.
M.E.- Mmm, bueno, era honetan e … ikasleek errazago ikasiko dute, ereserkiarekin.
M.B. – Bai, nik uste dut baietz, ikasi eta ere bai gogoratu, e? Helburua da  bueno ba hezkuntza kanpaina honen helburua da, hezkuntza, bueno, hezkuntza e …. egitea, e … beldurra galtzea eta holako eragozpenen aurrean aurkitzen garenean edo aurkitzen direnean etor… bai orain eta bai etorkizunean entrenatuta egotea, ez? Orduan bilatzen duguna da momentu horretan bueno ba  lotura hori, ez? Zer egin behar zen hemen? Ba abisatu, deitu eta himnoa, ez? Nik uste dut zentzu horretan oso erabilgarria eta eraginkorra izan daitekeela.
M.E.- Hori, abisatu, deitu eta himnoa, e? Oso sinplea eta erabilgarria.

 

detalle2

Docuteca

B2
01-04-2014

x61pRelaContWAR

16343556
04:06

x61pViewCountWAR

5070

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR