detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ohe hotzak

Ohe hotzean lo egiten du liburuko protagonistak, bakardadean, eta nola hori ez duen nahi, ohaide izandako bati bigarren aukera emango dio.

 

Ez zaio gustatzen bizitzaz bakarrik gozatzen, konpainian baizik. Baina nekez gozatuko du konpainian bere buruarekin ere bakarrik egoten ikasten ez badu. Asko hausnartzen du protagonistak bakardadeaz eta gogoeta horiek gertatzen dena baino garrantzitsuagoak dira. Aipatzen direnak izenak, tokiak, hain ezohikoak direnez gure literaturan, ematen du nobela kanpotar batek idatzia dela, ez portugaletetar batek.

 

 

Egilea: Jon Ariza De Miguel
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

 

Hona elkarrizketa-pasarte bat:
-Asko maite zaitut .
-Baita nik ere.
-Baina nire ustez, nik zu gehiago maite zaitut, zuk ni baino.
-Ziurrenik hala da, normala ere bada.
-Zer ba?
-Errazagoa delako ni maitatzea zeu baino.
-Kar, kar, kar, kabroia.
Ironia, bere erdi batean, egian datza.
Eta lokartu ginen.


(81. or)


Irratsaioa beste zenbait konturekin, Bilbo Irratian

Liburuaren aurkezpen laburra, egilearen eskutik:
https://www.youtube.com/watch?v=uXrx-05Vszw

Páginas: 129

detalle2

Docuteca

C1
07-07-2016

x61pRelaContWAR

16242645

x61pViewCountWAR

3588

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR