detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Azken balada

Cristina Enea parkeko udaltzain zaharra den Erramunek, aspaldiko ipuin bat kontatuko dio Maitane neskatoari, nola neska bat, Mayi, orein bihurtu zen, eta nola Jakes, Mayiren anaia, arrebari laguntzen saiatu zen.

Istorioa abesti ere bada, Azken balada izenekoa. Kontua da Maitaneri ez zaiola gustatuko Erramunen istorioaren bukaera, eta ipuinaren bertsio propioa idaztea erabakiko duela. Azken bertsio hau liburuaren bukaeran dator.

Egilea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

Hona kontakizunaren zati bat:
Mayik oreinak baino ez zituen atsegin. Ez, ordea, orein gaixoak akabatzeko, gertuagotik miresteko baizik, haien edertasunaz hobeto gozatzeko.
Apeta hori sortu zitzaion, hain zuzen, Jakes nebarekin abiatu zen igande goiz baten ondoren.
–Ados. Etorri nirekin, baina builarik egin gabe –erantzun zion nebak, amak entzungo ote zion beldur.
Orduan aukera izan zuen, lehenengoz, oreinak gertutik begiztatzeko, euren korrika saltariak miresteko, baita sentitzeko ere erakusten zuten bakea eta, era berean, urduritasuna bera ere bai.



(17-18. or)



Liburuaren aurkezpena:
 

Azken balada, Mariasun Landa. from Erein argitaletxea on Vimeo.

Páginas: 69

detalle2

Docuteca

C1
04-05-2016

x61pRelaContWAR

16241703

x61pViewCountWAR

4505

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR