irakurgai-mailakatuak-fitxa
Kamaradak
Langile-borroka gaitzat duen euskal eleberri gutxi dago, egia esan, ez dago apenas horrelakorik. Bilbon kokatua dagoen Kamaradak hau da horietako bat, eta idazleak, horretarako, gertatutako hainbat heriotza lazgarri hartu ditu kontuan, adibidez, Euskaldunak ontzioletako langile eta polizien arteko liskarren ondorioz,1984an hil zen Pablo Gonzalez langilea, edo 1986an gorputzean bi bala zituela atxilotu zuten Joseba Fernandez.
Beste batzuetan ez dago hildakorik oinarrian, baina bai Nevaceroko langileak Bizkaiko Diputazioan sartu zirenekoa legebiltzarkideak atxikituz…Horrelako benetako gertaeren berri emango diote irakurleei itxaropentsua izan nahi duen liburu honetako hainbat kamaradek: Aitorrek, Arantxak, Ainhoak…
Egilea: Joxe Iriarte, Bikila
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2016
Irratsaioa liburuaz.
Hona pasarte bat:
Ur handietako gatazka zen Euskalduna ontziolakoa. Europa osoa krisiak gogor jotzen zuen ontziolen sektorearen itsaso zabalean borrokatzen zena. Mikelek, Josebak eta hirurok barrutik, Ainhoak, Jonek eta Aitorrek kanpotik, ahaleginak eta bost egin genituen onik ateratzeko, baina gure indarretarako handiegia suertatu zen.
(61. or)
Aurkezpen eguneko bideoa:
