detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Jauregiko sekretua

Nafarroako herri txiki batera, aitona-amonen etxera, abuztua pasatzera doan mutiko baten abenturak kontatzen ditu Jauregiko sekretua liburuak.

Mutikoa haserre dago, gurasoek erabaki dutelako udako oporrak non igaro, aitona-amonen Otxante herrian. Aitona-amonak maite ditu mutikoak, baina ez du uda osoa beraiekin igaro nahi. Eskerrak aitona-amonen etxe-ondoko jauregi misteriotsuak ezustekoa emango dion mutikoari, eta oporrak uste baino hobeak izango dituen.

Egilea: Maribel Aiertza
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat:
Gurpildun aulkia gidatzea pentsatzen nuena baino dibertigarriagoa da. Eta aitonari ere gustatu zaio ni bere gidaria izatea. Plazara iritsi garenean frenoa ematea ahaztu zait eta aitona rallya egiten hasi da. Eskerrak aldatz txikia dagoen. Iturriaren harmaila jo duenean geratu egin da. Baloiak atemarkoa jotzerakoan bezala egin du atzera aitonak aulkian. Erorikorik gabe bukatu da jokaldia, eskerrak. Hasierako sustoa pasatuta barre egin dugu biok.


(12. or.)

Páginas: 98

detalle2

Docuteca

B1
13-03-2016

x61pRelaContWAR

16171911

x61pViewCountWAR

2397

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR