detalle dokuteka-generico-fitxa

Saioa bere aitonaren baserrian

Saioa bere aitonaren baserrira joan da uda pasatzera.

Kalekumea izanik, nahikoa lan izango du neska gazteak baserriko bizimodura egokitzen.
Irrikitown saioko umorezko esketxa:  Aitona eta Saioa.
 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Aitona.- Esan diat, seme, ez diat laguntzarik behar baserrian.
Semea.- Nola ezetz? Bai, aita. Gainera, zure biloba txoratzen dago, zurekin pasa nahi du uda, baserrian laguntzen.
Biloba/Saioa.- Au! Aita! Hau malos tratos da, e? denuntziatuko zaitut eta Telecincoko epaiketa-programetan bukatuko duzu. Flipatuko duzu.
Semea/Saioaren aita.- Tira, Saioa, ez duzu ikasten, ez duzu lanik egin nahi. Zerbait egin beharko duzu! Benga, tira!
Biloba (Saioa).- Ai, au!
Semea/aita.- Ahal dudanean deituko dizut, bai? Muxu, benga, ala! Aio, aio!
Biloba.- Aizu, aito, badaukazu wifi?
Aitona.- Whiski? Ez, ez, patxarana daukat.
Zatoz, orain baserria erakutsiko dizut. Hau oilategia da.
Saioa.- O sea, ze tufoa, badaukat botagure mogollon eta pedo gabe. O sea, arrautzak oiloen ipurditik ateratzen dira?
Aitona.- Horixe! Nondik ateratzen zirela uste zenuen ba?
Saioa.- Superreko kartoizko kaxatik.  A! A! eta zertan ari da bitxo nazkagarri hau? Fuera, bitxo!
Aitona.- Baina, baina, zer egin duzu? Oilarra akabatu duzu!
Hemen ezin da ezer egin gabe egon. Ardiei ilea moztuko diezu. Moldatuko al zara?
Saioa.- Aizu, aitak bezala tuntuna naizela uste duzu? Ba flipatuko duzu! Ze pelukeria kutsilo bat egin nuen CCCn. Bueno, egin egin ez, baina apuntatu nintzen, bale?
Aitona.- baina, baina, zer egin duzu? Ilea mozteko esan dizut!
Saioa.- Aito, ile motza ez da eramaten! Gainera, maskarila jarri diot. En plan, gure artean, horrek ez du ilea garbitu Gran Hermanoko aurreneko ediziotik, o sea, marizikina bat da.
Aitona.- Baina, baina, horrela ezin dut eraman artzain-txakur txapelketara! A ze piura!
Saioa.- Bueno, aito, o sea, txakurrak ikusten duenean flipatuko du, zakila tente potente jarri eta baietz gainka egin! Ue, ue, ue, e?
Aitona.- Eta hementxe landatzen ditugu bainak. Hazia bota eta landarea ateratzen da.
Saioa.- Bainak? Eta zer da hori? En plan barazkiak? Patatak landatzeak gehiago molatzen du. Itxoin, barbakoa zaporearekin ateratzeko ketchup pixka bat bota beharko da, ez? Ze? Ez zenekien hori? Baserritarra zara? Ze fuertea!
Bue, tia, nire aitak terapian jarri nau, Hermano Mayorren bezala, baina en plan cutre. Ze waterpoloko hori katxas dago, baina nire aitona fosil bat da. Bueno, gaur, behintzat, boda bat daukagu eta superguapa jarri naiz. Bai, boda, ze guai, e?
Zer da hori?
Aitona.- Zer izango da ba? Txerri-boda!
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
08-07-2013

x61pRelaContWAR

16265194
03:58

x61pViewCountWAR

5639

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR