irakurgai-mailakatuak-fitxa
Feriatzaileak
20 th Century Fox-ek ekoiztutako Patton filma, 8 Oscarrez saritua, Nafarroako Urbasan eta Iruñean grabatu zuten, besteak beste. Maissonave hotelean ostatu hartutako pelikulako amerikar batzuei iruzur egiten saiatuko dira, lapurreta, pikareska eta batzuetan inozentzia handiz, amerikarren zerbitzura dauden liburuko bi protagonista: Martin Ugalde eta bere adiskide Luis Urra.
Bi protagonista hauek ahulak dira, David, nolabait esatearren, eta amerikarrak, aldiz, Goliat. Beraz, botere-harremanei buruzko nobela dela esan daiteke, hala esan du Larrionek berak. Baina adiskidantzak ere tarte handia du. Traizioa ere badago. Liburua 1969an dago kokatua. Garai berri bat da, kontsumismoa sartzen ari da gizartean. Giro hori ere islatzen du elkarrizketa asko duen narrazio honek.
Egilea: Patxi Larrion
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2016
Hona pasarte bat:
20th Century Fox ekoiztetxeak Espainiako Armadarekin zuen egina kontratua, Armadak filmerako ibilgailuak hornitzeaz arduratu behar zuen, baina lurrak Diputazioarenak ziren. Nonbait, 100.000 pezetako kontratua sinatua zuten Nafarroako Diputazioak eta 20th Century Foxek. Ez ziren munta txikikoak filmazioak erresuma zaharrean eragin behar zituen kalteak: lurrak mugitu, errepideren bat hondatu eta tarteka, kasu honetan bezala, zuhaitz eder batzuk bota.
(23.or)
Aurkezpen-eguneko bideoa:
