irakurgai-mailakatuak-fitxa
Azken txorakikeriak
1982an esan omen zioten Kikeri euskarazko txisteek ez dutela graziarik. Tolosarrak ahalegin handia egin du uste horren kontra.
Azken ahalegina liburu hau, Argiaren eskutik. Txisteak daude, pasadizoak, itzulpen xelebreak, umeen ateraldiak, ospetsuen esaldiak, asmatutako hitzak…
Egilea: Kike Amonarriz
Argitaletxea: Argia
Argitalpen-urtea: 2014
Hona txiste bat:
BASERRIKO ANIMALIAK
Iruñeko eskola batean gaude:
- Ea, Irene! Baserriko hamar animalia esan behar dizkidazu –agindu zion irakasleak.
Lipar batez pentsatu ondoren, Irenek:
- Hiru txerri, bost ardi eta bi asto!
(39.or.)
Gogoan izan TXISTEAK jasotzen dituen atala ere baduzula gure atarian.
Páginas: 234
