Dokuteka
Zer dira Hitz moloiak eta Hitzokeiak?
Airean saioko tarte honetan, Kike Amonarrizek hitz moloiak eta hitzokeiak zer diren azalduko digu.
Hitz moloia kontzeptua Leire Palaciosek asmatu zuen. Bere blogean gustoko dituen hitzak, Hitz moloiak, bildu ditu. Hitzokeiak, Markos Gimenok asmatutako hitzak eta horiei emandako definizioak dira.
Kike Amonarriz.- Jontxo, hitz moloiak! Eta zer dira hitz moloiak? Hitz moloiak dira Leire Palaciosek asmatutako kontzeptu bat. Basaurikoa da bera eta gustatzen zaizkio hitzak gustatzen zaizkio eta orduan bere blogean hasi zen hitz moloiak biltzen, gustuko hitzak. Esate baterako, hor jada bilduta dauzka alfabetikoki eta nik batzuk aukeratu ditut, batzuk bakarrik. Aikoan! Hori polita da, Aikoan! Ez? pixka bat, horrela, presaka bezala.
Alimaleko, sekulako parranda edo ajea baldin badaukazu, esan beharrean handia daukat, animalekoa, animaleko. Altxalili, alubita…
J.O.- Alubita, ze polita den, e? Alubita, alubita hutsa haiz!
K.A.- Nola esaten den ere… Alubita hutsa haiz, alubita hutsa haiz. Eta gero, esate baterako, nik uste dut Gipuzkoan promozionatu daitekeen hitz bat, bueno, Gipuzkoan edo Nafarroan edo Iparraldean da amatatu. Argia itzaldu beharrean, oso desberdina da: Itzaldu argia, hi! Amatau! Polita da, beste indar bat dauka. Begira eta gainera, txapak atera dituzte. Ez dakit ondo ikusiko diren txapak. Esate baterako, hau da gometxa, oso hitz moloia da.
J.O.- Gometxa. Eta zer esan nahi du gometxak?
K.A.- Zuk ez dakizu. Nik ikasi egin nuen, haurrekin… gometxa zer den…
J.O.- Ez, ez, nik ez dakit, den-dena ez dakit. Gometxa zer da?
K.A.- Pegatina.
J.O.- Gometxa.
K.A.- Pegatina txiki horiek. Eta hau, esate baterako, da trepetxu. Eta trepetxuak dira trepetak, gailuak.
J.O.- Trepeta txikiak izango dira, ez? Trepetxuak.
K.A.- Trepetxuak.
J.O.- Bai.
K.A.- Bada, horiek hitz moloiak.
J.O.- Aja.
K.A.- Baina hitz moloietatik aparte, ba sarean hitzekin jolasteko aukera gehiago ere baditugu azken bolada honetan. Eta horietako bat da hitzokei.
J.O.- Hitzokei?
K.A.- Hitzokei. Hitzokeik, gainera, ba bueno, badakizue Twitterren eta hastag-a edo traola jarri eta hitzokei. Eta hau asmatu zen Markos Gimeno ermuatarrak, oso jolastia da, eta hauek dira, esate baterako, gaur aurkitu ditugun hitz batzuk. Hitzokei dira asmatutako hitzak eta gainera asmatutako hitz horiei definizio bat, ez? ematen zaie.
Esate baterako, beztia daukagu hor, e? lore basatiarekin erleek egiten duten substantzia gozoa. Hori da beztia. E? nahi al duzu beztia? Pues bestea daukagu: Arkaitz Estiballet, Bizkaiko dantzari txapelduna. Bai, Oier, hala da? Izan liteke, ez?
Oier Araolaza.- Bai, bai.
J.O.- Dantzaz hemen Oierrek daki, beraz, bai, bai, bai, bai berak esaten badu.
K.A.- Hara, pornografia!
J.O.- Pornograzia!
K.A.- Hor txiste lizunek sortzen duten erreakzioa. Hau da pornograzia! Edo daukagun beste bat, gure publikoak ere barre pixka bat egin du, eta hurrengoa ere berekojak daukagu. Eta berekojak, hau gazteenek agian ez dute gogoan izango, baina da txupatxusak besteekin partitzea gustatzen ez zaion pertsona. Kojak edo…
J.O.- Aaaaaiba!,bai, txupatxus zaharrak… baina, ba al daude ba Kojak txupatxusak, bai? Bai, badira oraindik?
Oier Araolaza.- Txiklea barruan dutenak ere bai.
K.A.- Eta hola, baduzue zuek hitz gustukorik? Hitz moloirik edo?
Iñigo Balerdi.- Bai, lehenago pentsatzen egon gara eta badago arrain bat oso izen berezia daukana: partximiki.
K.A.- Patximiki.
J.O.- Patximikia.
Partximikia.
J.O./K.A.- A! Partximikia.
K.A.- Eta hori saltzen da?
I.B.- Ez dakit, nik ez dut inoiz jan, baina entzunda daukat, ez dakit, uste dut Mutriku aldean edo esaten dela.
J.O.- Hori, hurrengo zure bidaia horietako batean, ze aste guztia pasatzen duzu haruntza eta honuntza, Euskal Herriari bira eginez. Galdetu, partximikia.
K.A.- Zuek baduzue?
Estitxu Garai.- Bai, badago hitz bat nik Markina aldean entzun nuen lehenengoz eta da ziplotu. Eta da di-da batean jaten duzunean jo eta platera garbitzen duzunean ziplotu esaten zaio horri.
J.O.- Ze polita! Ziplotu.
E.G.- Eta iruditzen zait oso polita dela…
K.A.- Jaterako bakarrik balio du edo edateko ere bai?
Oier Araolaza.- Edateko ere bai, ze nik uste dut balio dezakeela ze Eibarren esaten da plei-plei egin eta azkenean plo. Azkenean plo. Beraz…
E.G.- Bai, badauka lotura.
ze…ziploturekin…
J.O.- Guk horri, gure eskualdean enpot eginda esaten diogu. Enpot eginda bukatu dugu.
O.A.- Soinuak hor…
E.G.- Bai, antzekoak dira.
O.A.- …lotzen gaitu.
K.A.- Ba ni, gainera honuntza etorriz, ba, hitzokei bat asmatu behar dut
J.O.- Eta zer asmatu duzu? Asmatu egin duzu hitzokei bat?
K.A.- Bai, wertso, wert-so, da hezkuntza legearen kontrako kopla inprobisatua, wertso.
