detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Jendaurrean hitz egitea: traketsetik abilera

Aho bakarra dugu, baina bi belarri. Hori omen da bikoitza dagoelako entzuteko esateko baino. Baina ba al dakigu entzuleen aurrean gauza adierazkorrak esaten?

Zer esan, zer ez, nola, noiz, noren aurrean, zein helbururekin… Alderdi asko hartu behar dira aintzat jendaurrean hitz egiteko. Eta liburu honetan jarraibide batzuk ematen dira. Inor ez baita ikasia jaiotzen.
Garai batean Oratoria esaten zitzaion diziplina honi.
Liburuak Forgesen marrazkiak ditu.

 

 

Egilea: Manu Marañon
Argitaletxea: Oberón práctico (Ediciones Anaya)
Argitalpen-urtea: 2013

 

 

 

Hona aukeratu dugun pasarte bat:
Seriotasuna ondo dago, ausart zaitez jolasaz
Barreak, arintasunak, jolasak, umoreak mesede handia egiten diete osasunari eta bizitza profesionalari. Seriotasunerako eta jolaserako, bietarako denbora dago. Aurkezpenak ez du zertan aspergarria izan gaia “serioa” edo “zientifikoa” izateagatik. Aurkezpen zientifiko gogorrenetan ere badago umorerako lekurik. Gairik astunenak ere oso modu atsegin eta entretenigarrian aurkez daitezke. Komunikatzen dibertitzen bazara, arrakasta izango duzu. Umoreak liskarrak murrizten ditu, tentsioak leuntzen ditu, morala handitzen du eta mezu zailak komunikatzen laguntzen du.

 

77.or.

Páginas: 200

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
28-02-2014

x61pRelaContWAR

16164101

x61pViewCountWAR

5628

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR