Jendaurrean irakurtzeko aholkuak

ETB 1eko "Artefaktua" saioko "Irakurketa artea" izeneko atalean, Oier Guillan antzerkigileak jendaurrean irakurtzerakoan kontuan hartu beharreko zenbait gako eskaini ditu.

Ikusi bideoa eta saiatu aholkuak kontuan hartu eta zu zeu testu bat ozenki irakurtzen. Oier Guillanek bideoan irakurri duen pasartea, Alaia Martin Etxebesteren “Leihoen afasia” liburutik hartuta dago. 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Oier Guillan antzerkigilea.- Bueno, niretzat garrantzitsuena publiko aurrean irakurtzerakoan, izaten da praktika. Eta praktikak erakusten dizun gauza bat da irakurtzea baino garrantzitsuagoa dela, publiko aurrean zaudenean, publikoarekin hitz egitea. O sea, (alegia) ez irakurtzea baizik eta esatea, nahiz eta literatur testu bat izan. Eta niri oso lagungarria egiten zaidan gauza bat da sentitzea ahotsa oinetatik datorrela, gorputz guztia zeharkatzen duela, behar duen denbora hartzen duela horretarako, tripetatik pasatzen dela ahotsera iristeko.  Eta ez dadin egon testua buruan edo eztarrian, baizik eta gorputz osoan. Eta hori bada modu bat, musikan bezala, erritmoa jarraitzeko gorputzarekin testua esaten den bitartean. 

“Bidean jartzen zaizkigu aldarrikatzen ditugun harri batzuk.  

Bidean jartzen  zaizkigu eta kolpatu egiten ditugu.  

Behin eta gero, berriz, hortxe zeudela ahaztuta.  

Behin eta gero, berriz, hortxe zeudelako.  

Behin eta gero, berriz, alda daitezen. 

Harria alda dadin kolpatu egin behar delako. 

Ostikoz jo. 

Buruarekin jo, burua zabaldu, harria odol eta izerdiz busti. 

Harria higatu.  

Aldatzen gaituzten harriak eta aldarriak, horiek izaten dira. 

Zalantzan jartzen ditugunak. 

Kolpatzen ditugunak. 

Barnea ubeltzen digutenak, gerora kolorez aldatzeko. 

Aldatzen gaituzten harriak. 

Aldarriak. Aldarri”. 

 

Alaia Martin Etxebeste. Leihoen afasia. Eztena argitaletxea, 2019. 53.or. 

B1
26-01-2021
27910679
01:41
401